Access Irekia

Have you forgotten your pasword? Get it here again

Remember me for 2 weeks

proposal

· Addressed to: Education, Linguistic Policy and Culture

ETBren eraldaketa eredu eleanitz batera

Igor about 1 year ago · 6
100% in favour (2 votes)

Argi dago gaur egungo eredua ezin dela luzaroan mantendu ETBn. Ezin gara krisian egon eta aldi berean lau telebista kanal eduki eta gainera honek kudeatzeko modua joan den hamarkadaren berdina izatea.
Uste dot ETBn bi kanal baino ez liratekela egon behar, bata eduki kulturaletara zuzendutakoa (elkarrizketak, debateak, teleberria, etab) eta bestea aisialdirako zuzenduta (serieak, dokumentalak, filmak, kirola, etab). Biak elebidunak (edo zergaitik ez eleanitzak) izan beharko lirateke baina beti ere euskararen presentzia lehentasuna edukita (izatez gazterazko hamaika kanal daude baina euskarazkoak bi baino ez).
Azken hau egiteko zera proposatuko nuke; ematen diran serie, filmak, kirolen jarraipenak eta oro har zuzenean ez den guztia euskaraz, gazteleraz eta jatorrizko hizkuntzan (atzerriko produkzio bat izatekotan) ematea eta hiruren azpitituluak ere sartzea (LTD teknologiarekin hau errez egin daiteke) edukiak erabiltzaile euskaldun zein erdaldunei zuzenduta joan daitezan (azken hauek telebistako aukeretan aukeratuko dute zein hizkuntzatan nahi duten ikusi). Bestetik zuzenean egiten diren emisioak (debateak adibidez) euskeraz izan beharko lirateke bietara ezin bada baina hori bai teleberria bi egoten jarraitu beharko litzateke hemengo ikuspegia dauan teleberri erdaldunik ez baitago gaur egun beste kateetan.

Eredu berri honekin hurrengo abantailak lortuko lirateke:
-Euskara eta gaztelaniaren arteko berdintasuna bultzatu, gaur egun euskara bigarren mailako telebista produktuetarako bazteretuta dagoela baitirudi.
-Eleaniztasuna bultzatu. Aisialdietarako produktuetan ingelesez (gehienak amerikarrak dira) ingelesez ikusteko (eta azpitituluekin jarraitzeko) aukera emanda jendearen belarriak hizkuntz berrietara ohituko genuke, hizkuntza hauek ikasteko erreztasuna handituz.
-Dirua aurrestuko litzateke.
-Eredu koherenteago bat bultzatuko litzateke euskaldun eta erdaldunen arteko "mugak" gutxiagotuz.

Besterik gabe eta proposamena kontutan izango delakoan, mila esker zuen arretagatik.

Argument in favour (0)

Arguments against (0)

Comment sent. We will notified you when it has been approved.

Technical error. We are sorry but we couldn't save it :-(

6 comments
  • Faceless_thumb_65_avatar
    Something to say?… comment on this proposal
  • Faceless_thumb_65_avatar

    hiru haste pasa dira proposamena egin nebanetik eta erantzunik ez. Hemen proposamenak gazteleraz baino ezin dira egin ala zein da arazoa?

  • Faceless_thumb_65_avatar

    aggg enpresa pribatu bat GKE bat ez dala esan nahi neban

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Bueno, nire proposamena eduki kulturaletan oinarritzen naz. Ados nago gaur egungo telebista publikoa ETB2 bereziki eredu horretatik at dagoala baina horregaitik luzatu dot proposamena. Hala ere, eduki kultural nahikoa (kirola, dokumentalak, teleberriak eta eztabaidak) ikusten dot kanal oso bat edo bi oso osorik betetzeko beraz ez dot ikusten kanal pribatuari dirua ematearen abantaila, horregaz lortzen dan bakarra bakar batzuek dirua irabaztea da eta telebistaren langileen lan baldintzak txarrera jotzea. Enpresa pribatu bat eta GKE bat eta dirua irabazteko nonondik atera beharko dau.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Los medios de comunicación privados están sujetos a las normas y leyes que el resto de empresas, pero los medios de comunicación públicos son entes distintos, se financian con dinero público y en la práctica tienen funciones mucho más allá de emitir televisión cultural o proteger el euskera. En la práctica emiten televisión comercial. Está muy bien que exista una TV pública para emitir programas como Kresala o Sustraiak, pero el beneficio de tal emisión se sustentaría si existiera un canal privado con subvenciones para emitir producción propia. Lo que no podemos es continuar con un modelo obsoleto que desperdicia dinero público a espuertas, siendo Euskadi la comunidad que más dinero per cápita destina a su TV. No soy experto en el tema, pero algo habrá que hacer.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Ez, hori ez da horrela. Telebista publikoaren zeregina interes publikoko eduki kulturala ematea da besteak beste. Eta telebista publiko bat ez dauka zertan ideologikoki sektarioa izan behar, Erresuma Batuko edota Frantziako telebistak ikusi besterik ez dago. Mundu mailan edota Espainia mailan ideologikoki sektarioak direnak kate pribatuak izaten dira (Veo7, Intereconomia, etab), hori baldin bada eredua jai daukagu.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Lo que debería pasar es que las TV autonómicas desaparecieran en tanto entes públicos, y existiera uno o varios canales subvencionados para la difusión del euskera y la producción de programas, series, películas y demás en lengua vasca. No nos engañemos, el objetivo de la TV pública es la difusión de ideologías, y para eso no debe estar el dinero público.

More proposals

Enter your email

and will we send you instructions to recover your password


Please check your email

We have sent you an email with instructions to recover your password. Follow the instruction to access.