Gaixo egotearen pekatu
Gaixo egotearen faktura,
Bai irakurle, krisia pentsaezinezko zirrikituetatik ere heltzen jaku, goi mailako karguetan dauedenen hileko soldata nire familiak urtean irabazten dauanaren parekoa dan bitartean, herritarrentzat premiazko zerbitzuak murrizten jarraitzen dabez gastuak kitatzeko.
Kasu honetan zerbitzu “publikoaz” ari naz, bereziki Galdakanoko ospitalean, psikologia unitatean, eginiko murrizketaz. Publiko berbea komatxo artean jartzen dot hainbat herritar derrigortuta gaudelako osasun zerbitzu pribatuetara joaten.
Inoiz pentsatu dozue ea zergatik pertsona positiboak gaixotasunetatik arinago urtetzen daben?Edo osasuntsu egotea fisikoki ondo egotea baino ez da?Ba ez irakurle, lehenengo arlopsikologikoa indartu behar dogu ostean fisikoa tratatzeko. Bardina gertatzen jaku etxebizitza bat sortzerakoan. Lehenengo hormak eraikitzen doguz, baina barrukoa jazten ez badogu, etxea lau hormatan geratuko da, lau horma hotz eta erabilgaitz.
Metaforak alde batera utziz... iritziak iritzi, krisiaren sorrera dirua non inbertitzearen ezjakitasunean dagoela esango nuke, non ideiak hainbat duda sortzen deustaz; Zerbitzu bat martxan jartzean gero jarraian kentzeko ez dau dirua eskatzen?Hau da gertatu dana Galdakanoko ospitaleko psikologia onkologika zerbitzuan, beste hainbat biderrez hain ondo baloratutako zerbitzuan.
Zertarako hainbat kanpaina, gero gaixoei tratamenduko zati bat kentzen badeutsagun dirurik ez dagoelako?Gerente, zuzendari, arduradun, parlamentari, lehendakari, altu karguei edota zerbait egiteko aukera dozuenoi, itzi ironia alde batera eta pertsonen sentimenduekaz jolasteko garaia amaitu da. Mesedez.
Eta ez ahaztu, errua ez da egunero lanera doanarena, baizik eta parlamentuan lo egiten dauan horrek, edo parlamentuan argi berdea jotzen dauan horrek, edo “argazkian” barreaz urtetzen dauan horrek, ordaindu leikela herritar gehienok ordaindu ezin doguna, eta inoiz euki ezin izango doguna...
Egileak: Nagore Arbaiza, Miren Goienetxea, Leyre Osma eta Sara VAllines
Argumentos a favor (0)
Argumentos en contra (0)
Argumento enviado. Te avisaremos en cuanto sea aprobado.
Error técnico. Lo sentimos, no se ha podido guardar :-(

