
http://www.irekia.euskadi.net/eu/events/11031
2012(e)ko Ekainak 18, 12:00 2012(e)ko Ekainak 18, 12:30 IbilbideakIbilbideak

Ibilbideak proiektuaren GPS gailuen doako mailegua
Astelehenean, ekainak 18, 12etan, Donostiako Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroan (Mandasko Dukearen pasalekua, 66. 20012 Donostia-SanSebastián) Ibilbideak proiektuaren eremuko GPS gailuen doako maileguko ekintzaren aurkezpena izango da. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak motordunak ez diren kirol ibiltarietan eraginez jarduera fisikoa areagotzeko eta hobetzeko bultzatzen du ekimen hau.
Ingurumen Baliabideen Zentroan prentsaurrekoa egin ostean maileguko gailuekin frogaketa praktikoa egingo da parkean.
Prentsaurrekoan izango dira:
- Patxi Mutiloa, Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria
- Leticia Baceiredo, Kzguneko koordinatzailea
- Mikel Bringas, Ibilbideak proiekuaren koordinatzailea

