
http://www.irekia.euskadi.net/eu/events/11067
2012(e)ko Ekainak 18, 16:00 2012(e)ko Ekainak 18, 16:30 2012ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan2012ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan

2012ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan
ASTELEHENEAN, ekainak 18, 16:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, Lakuan (Donostia kalea, 1, Ekintza Aretoan), Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren aurtengo edizioko partehartzaileekin bilera bat izango da. Ekintza honek ehun bat gaztek udako hiru hilabeteetan zehar Hegoaldeko herrialdeetako lankidetza-proiektuetan partehartzeari bidea ematen dio, Amerika, Afrika eta Asian.
Programa Kultura Sailak antolatu du, haren mendeko Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren bitartez, eta Euskadiko GGKEen lankidetza ere baliatu dute, bai proiektuak aurkezterakoan bai gazte boluntarioak hautatzeko garaian.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua, Blanca Urgell, agur egiteko eta bakoitzak bere norakoan egonaldi eta lan ona izan ditzan opa izateko bilerara hurbilduko da.

