Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 21 0
2012(e)ko Ekainak 21, 10:00 2012(e)ko Ekainak 21, 10:30 Euskadiko enoturismoa bultzatzeko gakoak azalduko dituzte EHUko Udako Ikastaroetan

Euskadiko enoturismoa bultzatzeko gakoak azalduko dituzte EHUko Udako Ikastaroetan

10:00 - 10:30 Villa Lucía, Laguardia, Carretera de Logroño, s/n - CP: 01300
Han izango dira
Small_36_jose_luis_anda
Jose Luis Anda Fernández Ex-Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea

HAZI landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzako korporazioak, Basquetourrekin batera, ‘Turismoa eta ardoa: uztartze ezin hobea’ izenburudun ikastaroa antolatu du EHUko XXXI. Udako Ikastaroen eta XXIV Europar Ikastaroen barne. Hitzordua ekainaren 21 eta 22an izango da, Laguardiako (Araba) Villa Lucía Ardoaren Zentro Tematikoan.

Ikastaroaren helburua da enoturismoa aurkeztu, aztertu eta horren gaineko gogoeta egitea, bereziki Arabako Errioxan dauden garapen aukerak oinarritzat hartuz. Era berean, jardunaldi hauek sektoreko kideei ezagutarazi nahi dizkie Estatuan zein nazioartean erreferentziazkoak diren esperientzia anitz. Horrela, sektoreko enpresa eta eragileak enoturismoa etengabe berritzearen beharraz kontzientziatu nahi dira, eta zenbait arlotan hobetzeko eta aurrera egiteko gogoeta sustatu nahi da; batik bat, berrikuntzan, zerbitzuaren kalitatean eta produktu turistikoaren egituraketan eta merkaturatzean.

Ekitaldiaren aurkezpenean Nekazaritza eta Landa Garapen sailburuorde eta HAZIko presidentea den José Luis Andak parte hartuko du. Berarekin izango dira Vicente Gascón Udako Ikastaroetako antolakuntza idazkaria eta Miriam Elorza, ikastaro honen zuzendaria.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless_thumb_65_avatar
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau

Ekitaldiaren kokapena

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.