
http://www.irekia.euskadi.net/eu/events/11257
2012(e)ko Ekainak 27, 12:30 2012(e)ko Ekainak 27, 13:30 'Norengatik ez da ari kanpaia' dokumentalaren aurkezpen-ekitaldia'Norengatik ez da ari kanpaia' dokumentalaren aurkezpen-ekitaldia

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak 'Norengatik ez da ari kanpaia?' dokumentalaren aurkezpenean parte hartuko dute. Maite Ibáñezek zuzendu du motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimen senideek emandako testigantzak biltzen dituen ekoizpen hau.
Sailburuak, EITBko zuzendariak, biktima baten senide batek eta Eusko Legebiltzarraren Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketak eta bestelako sufrimendu bidegabeak jasan dituzten biktimei buruzko lantaldeko kide batek hartuko dute parte ekitaldian eta, bertan, dokumentalaren laburpen txiki bat emango da.

