Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 11 0
2012(e)ko Uztailak 11, 11:40 2012(e)ko Uztailak 11, 12:30 Bultzatu2025, eraikuntza iraunkorraren ibilbide-orriaren aurkezpena

Bultzatu2025, eraikuntza iraunkorraren ibilbide-orriaren aurkezpena

11:40 - 12:30 Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Han izango dira
Small_36_mari_paz_larrumbide
María Paz Larrumbide Moreno Ex-Etxebizitza sailburuordea
Small_36_inaki_arriola
Iñaki Arriola Ex-Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburua
Small_36_bernabe_unda
Bernabé Unda Ex-Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua
Small_36_gemma_zabaleta
Gemma Zabaleta Areta Ex-Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua
Small_36_pilar_unzalu
Pilar Unzalu Ex-Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua
Small_36_manu_salinero
Manu Salinero Ex-Lehendakaritzaren Idazkari nagusia
Small_36_ignacio_de_la_puerta
Ignacio de la Puerta Rueda Ex-Etxebizitza Berrikuntza eta Kontrol zuzendaria
(>) Irekiak ekitaldi honen estaldura egin zuen audio, bideo, argazki eta zuzeneko konexioa(ar)en bidez.
(*) lege-oharra

ZUZENEAN IKUSTEKO, KLIKATU HEMEN: www.irekia.euskadi.net/eu/events/11682

Eusko Jaurlaritzako lau sailburuk, Iñaki Arriola, Bernabé Unda, Gemma Zabaleta eta Pilar Unzaluk eta Lehendakaritzako Idazkai Nagusi den Manu Salinerok, Bultzatu 2025 eraikuntza iraunkorraren ibilbide-orria aurkeztuko dute uztailaren 11n, Jaurlaritzak sustatutako eraikuntza iraunkorrerako planaren jarduketa-ildo nagusien berri emateko.

Plan horren xedea da eraikuntzaren arloan nolabaiteko berrikuntza-dinamika bat ezartzea. Bultzatu 2005 diseinatzerakoan, hainbat jardun-eremu hartzen dituenez, Etxebizitza, Industria, Enplegu eta Ingurumen sailek hartu dute parte, beste erakunde eta eragile sozial, ekonomiko eta profesional batzuekin batera, eta guztion artean analizatu eta eztabaidatu da plana, behin betikoa zehaztu aurretik.

Ekimen hau, Etxebizitza Saila buru dela, Innobasqueren laguntzaz, Eusko Jaurlaritzak, horren sozietate publikoek (EEE, IHOBE eta Visesa) eta tartean diren klusterrek (Eraikune, Aclima, Gaia eta Energia) elkarrekin egindako lanaren emaitza da, eta helburu nagusia du etxebizitzaren, berrikuntzaren, enpleguaren, energiaren eta ingurumenaren arloko politikak egungo eta etorkizuneko europar politiketara hurbiltzea, eta horretarako, konpromiso batzuk finkatzea bai eraikuntza berriei, bai birgaitzeei begira (eta emaitzei nahiz horiek lortzeko jarduketei dagokienez). Plana epe ertain-luzean gauzatzekoa da, eta 2025ean lortu beharreko hainbat helburu ezartzen ditu.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritzaren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless_thumb_65_avatar
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau

Ekitaldiaren kokapena

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.