Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 07 0
2012(e)ko Uztailak 07, 11:00 2012(e)ko Uztailak 07, 11:30 Mundua aldatzeko ideiak

Mundua aldatzeko ideiak

11:00 - 11:30 Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Han izango dira

2012 EUSKADI EKIMENAK ANTOLATUTA BILBON GARATZEN ARI DEN 'MUNDUA ALDATZEKO IDEIAK' INTELEKTUALEN NAZIOARTEKO BILERAREN HIRUGARREN ETA AZKEN JARDUNALDIA

BLANCA URGELL KULTURAKO SAILBURUAK BIHAR AURKEZTUKO DU 'MUNDUA ALDATZEKO IDEIAK' TOPAKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIA, ZYGMUNT BAUMAN, COLIN VAINES, PIER GIORGIO OLIVETI ETA AMY GOODMAN NAZIOARTEKO GONBIDATU OSPETSUEKIN BATERA

  • Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburu Blanca Urgellek Topaketaren hirugarren jardunaldiko ponentzien laburpen bat egingo du, eta aurkezpenean bere alboan izango ditu ZYGMUNT BAUMAN Komunikazio eta Giza Zientzietako Asturiasko Printze Sariaren irabazlea; COLIN VAINES hainbat filmaren (Gangs of New York eta Cold Mountain) koproduktore exekutiboa; PIER GIORGIO OLIVETI Cittaslow Internacionalal hiri-mugimenduaren zuzendaria; eta AMY GOODMAN egunero telebistaz, irratiz eta internetez ematen den Democracy Now! programaren aurkezle eta Estatu Batuetako kazetari jarraituenetako bat.
  • Arratsaldean, aldiz, honako hauek izango dira hizlariak: ALFREDO JAAR artista, arkitekto eta zinemagile txiletarra; LUISA ETXENIKE Frantziako Errepublikaren 'Arteen eta Letren Ordenako Zaldun' izendapena jasotako idazle euskalduna; IGNACIO CIRAC, Espainiako Fisika Sariaren irabazlea; COLIN VAINES zinemagilea; ZYGMUNT BAUMAN filosofoa eta AMY GOODMAN kazetari independentea iparramerikarra.

Eguna: Larunbata, 2012ko uztailaren 7a.

Ordua: 11:00etan.

Lekua: Euskalduna Jauregia. A2 aretoa (-2. oina).

Helbidea: Abandoibarra etorbidea, 48011 Bilbo.

Aurkezlea: Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburua.

Parte-hartzaileak: Zygmunt Bauman, Amy Goodman, Colin Vaines eta Pier Giorgio Oliveti.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless_thumb_65_avatar
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau

Ekitaldiaren kokapena

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.