Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

ekitaldia

· Lehendakaritza
Eu
2012(e)ko Uztailak 09 0
2012(e)ko Uztailak 09, 11:00 2012(e)ko Uztailak 09, 11:30 (Prentsaurrekoa) Eusko Jaurlaritzak Gobernu Irekiaren arloko aditurik onenak bildu ditu EHUren udako ikastaro batean

(Prentsaurrekoa) Eusko Jaurlaritzak Gobernu Irekiaren arloko aditurik onenak bildu ditu EHUren udako ikastaro batean

11:00 - 11:30 Palacio Miramar, Donostia - San Sebastián, Parque De Miramar, s/n
Han izango dira
Small_36_nagore_de_los_rios
Nagore de los Ríos García Ex-Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako zuzendaria
(>) Irekiak ekitaldi honen estaldura egin zuen audio, bideo, argazki eta zuzeneko konexioa(ar)en bidez.
(*) lege-oharra

Gobernu Irekiaren nozioak, teknologia berrien eskutik iristen zaizkigun aukera amaigabeekin lotuta, zentzu osoa izango du datozen urteetan. Gobernuan jarduteko modu berritzaile honek hiru oinarri ditu —gardentasuna, partaidetza eta lankidetza—, eta eslogan huts izateari utzi dio, milurteko berriak behar duen herri-administrazioa diseinatzeko eta ulertzeko klabeetako bat bihurtu baita. Eusko Jaurlaritza 2009an zuzenean hasi zen lanean aldaketa hori lortzeko, eta urte hauetan eskarmentu garrantzitsu esportagarria eta oso interesgarria lortu du, bai esparru akademikorako, bai eremu horretara sartzera animatzen ari diren beste gobernu batzuentzat. Hori dela eta, Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzak Espainian gai honi buruz egingo den lehenengo ikastaroa antolatuko du, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan, uztailaren 11n, 12an eta 13an, Donostiako Miramar Jauregian. Patxi López lehendakariak egingo du ikastaroari hasiera emango dion hitzaldia.

Egitaraua ikuspuntu praktikotik prestatu da, eta gardentasunaren eta irekitzearen balioak nazioartean (Open Knowledge Foundation) nahiz estatu-mailan (Access Info Europe, Civio Fundazioa) ezagutzera ematen laguntzen ari diren erakundeen ordezkariak barne hartzen ditu.

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritzaren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless_thumb_65_avatar
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau

Ekitaldiaren kokapena

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.