
http://www.irekia.euskadi.net/eu/events/1260
2010(e)ko Martxoak 01, 09:30 2010(e)ko Martxoak 01, 14:00 METRODONOSTIALDEA abiandaMETRODONOSTIALDEA abianda
Tren zerbitzu metropolitanoa, aspaldi-aspalditik, oso garraiobide bizkor, eraginkor eta iraunkorra da mundu osoko hiririk garrantzitsuenentzat. Era berean, kasu asko eta askotan horrelakoak eraiki dituzte oso handiak ez izan arren desplazamendu bolumen handia duten hirietan, metro zerbitzua jarri arte ezin baitzioten beharrari behar bezala erantzun.
Jardunaldi hauen helburua zera da, batetik azaltzea Donostialdeko Metroa zergatik den proiektu estrategikoa Gipuzkoarentzat, eta bestetik alderaketa bat egitea, gurearen antzeko ezaugarriak dauzkaten beste lurralde batzuetan dagoeneko garatu diren esperientzia arrakastatsuekiko.

