
http://www.irekia.euskadi.net/eu/events/2173
2010(e)ko Ekainak 07, 10:30 2010(e)ko Ekainak 07, 12:00 Patxi López lehendakariak inauguratuko du Basque Center on Cognition, Brain and LanguajePatxi López lehendakariak inauguratuko du Basque Center on Cognition, Brain and Languaje
Patxi López lehendakariak astelehenean, hilak 7, inauguratuko du Basque Center on Cognition, Brain and Languaje (BCBL)ren eraikina. Lehendakariarekin batera izango dira Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Guillermo Ulacia Innobasqueko zuzendari nagusia eta Iñaki Goirizelaia UPV-EHUko errektorea.
BCBLa Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboan oinarrizko ikerketarako zentro aurreratu bat da. Lengoaiaren jabetzea, prozesatzea, irudikatzea eta horren eraginez sortutako arazoetatik datozen mekanismo neuropsikologikoak argitu nahi dituena.
Zentroa Miramongo Teknologia Parkean dago, Donostia-San Sebastiánen (Miketelegi pasealekua). Ekitaldia zentroa bisitatuz hasiko da, ondoren alboan jarri duten karpara pasatu eta bertan aurkezpenak eta hitzaldiak izango dira.

