
http://www.irekia.euskadi.net/eu/events/8261
2011(e)ko Azaroak 25, 11:30 2011(e)ko Azaroak 25, 11:35 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako EgunaEmakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna
Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko kontzentrazioa
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, Lakua II-ko atean, 11:30etan elkarretaratze bat egiteko asmoa dugu; bertan, 5 minutuko isilunea egingo da.
Ekitaldi honen bidez agerian utzi nahi dugu gizarteak eta erakundeek generoindarkeriaren arazo sozial larria gaitzesten dutela; munduan hori baitugu desberdintasunaren adierazpenik odoltsuenetako eta hedatuenetako bat. Horregatik, elkarretaratze honetara etor zaitezten gonbitea egiten dizuegu; era horretan, emakumeek jasaten duten indarkeriaren kontra borrokatzeko konpromiso sendoa ager dezagun.
Puntu lila deskargatu, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako sinboloa.
Puntu lila A4 tamainan (pdf formatoan 6,7 Kb)
Etiketak (pegatinak) (word 60 Kb) Ref. APLI Ref. 01276 70x42,4 mm. A4 (21 Etiketa)

