
http://www.irekia.euskadi.net/eu/events/8770
2012(e)ko Urtarrilak 18, 11:30 2012(e)ko Urtarrilak 18, 12:00 Bilera Kontseilu Ebanjelikoaren ordezkariekinBilera Kontseilu Ebanjelikoaren ordezkariekin

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendariak, Inés Ibáñez de Maeztuk, bilera bat izango dute protestanteen kolektiboaren solaskideak diren Euskal Herriko Kontseilu Ebanjelikoaren (CEPV) eta Espainiako Erakunde Erlijioso Ebanjelisten Federazioaren (FEREDE) ordezkariekin.
CEPVek hogeita hamar inguru kongregazio eta erakunde ebanjelikoak biltzen ditu eta FEREDEk, berriz, Espainiako eliza ebanjeliko gehienak elkartzen ditu. Azken horietan, sinismen ebanjeliko edo protestantearen 2.000 baino gehiago tokiko kongregazio zenbatzen dira baita erlijiozko, ongintzazko, kultural edo asistentziazko erakunde batzuk ere.

