
Lehendakariak “Euskadi Eredua” azpimarratu du industriaren eta Gipuzkoako zerbitzu-enpresaren Sarietan
Patxi Lópezen hitzetan, "instituzio arduratsuak, langile kualifikatuak eta lehen mailako enpresak behar ditugu"
Lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Bernabé Unda, gaur goizean Donostiako Merkataritza Ganberan Gipuzkoako industriaren eta zerbitzu-enpresen XX. Sariak emateko ekitaldian izan dira. Patxi Lópezek euskal "industria-politikaren ardatz hauek aipatuz" eman dio amaiera ekitaldiari: finantzaketa, nazioartekotzea, berrikuntza teknologikoa eta ekintzailetza
Lehendakaria berriz agertu da sendo Euskadiren egungo egoera ekonomikoa eta krisiari aurre egiten ari den modua baloratzean. Euskal ekonomia Espainiako motorra dela justifikatzeko, Patxi Lópezek baikorrak izatea justifikatzen duten datu batzuk eman ditu. Izan ere, krisian gaudenetik Euskadin Espainiako gainerako eremuetan baino langabezia gutxiago dagoen lehenengo aldia da. Gainera, iaz kopuru errekorrak lortu ziren esportazioei eta turista kopuruari dagokienez.
Gaur Gipuzkoako Ganberan sariak jaso dituzten enpresak honakoak izan dira: LKS Taldea, Credeblug, Alcorta Forging Group, Kutxa eta EGILE Corporation XXI.







Berri honen iruzkinen RSSa