
Lehendakaria Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko kideekin bildu da
Topaketan, gizarte ekintzaren arloan diharduten elkarte eta irabazi asmorik gabeko entitateen ordezkariak egon dira.
Lehendakaria, Gemma Zabaleta sailburuarekin batera, gaur eguerdian bildu da gizarte ekintzaren arloan diharduten elkarte, federazio eta irabazi asmorik gabeko entitate garrantzitsuenen ordezkaritza zabal batekin. Horiek guztiek eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Elkarrizketa Zibilerako Mahaia osatzen dute.
Lehendakaritzan egin den topaketa horretara, gizarte ekintzaren hirugarren sektorea deitutakoan lan egiten duten GKEen ordezkari gorenak joan dira. Sektore horretan biltzen dira gizarte zerbitzuetatik hasi eta gizaldeko laguntzaren, merkataritza zuzenaren, finantzabide etikoaren, garapen komunitarioaren edo giza eskubideen arloetara arteko jarduketa esparru zabalean diharduten entitateak.
Eusko Jaurlaritzaren ekimenez 2010ean formalki eratu zen organo honen helburua da gizarte ekintzaren arloan inplikaturiko eragileekiko elkarrizketa- eta partaidetza-bideak sustatzea, honako xede honekin: gizarte ekintzen arloko politika publikoak diseinatzeko eta betearazteko balio duten akordioak lortzea. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak sinesten du lankidetza bidezkoa ez ezik, desiragarria eta beharrezkoa ere badela.









Berri honen iruzkinen RSSa