
Lehendakariak Ermuako Izarra Centre inauguratu du
Patxi López lehendakariaren hitzetan, herriarentzat “potentzial handia duen azpiegitura” bat da
Patxi López lehendakaria gaur arratsaldean Izarra Centre enpresa-mintegi eta eraikin teknologikoaren inaugurazioan izan da, Ermuan. Lehenbizi, eraikinaren solairuetako batzuk erakutsi dituzte. Ondoren, beheko solairuan, plaka bat desestali da, eta, ohorezko aurreskuaren ostean, hitzaldiak hasi dira
Lehendakariak esan duenez, krisiak eragin duen testuinguruko “baldintza berrietara egokitzeko gaitasunak bermatuko du aurrera jarraitu ahal izatea”.
Horrez gain ziurtatu du “ahaleginak batuz krisia aukera” bihur daitekeela.
Azkenik, Patxi Lópezek “ekoizpen-sarea babesteko eta gazteen lana sustatzeko 500 milioi euro inguruko neurri-multzoa” aipatu du, Bilboko Itsas Museoan larunbatean aurkeztu zuena, alegia.
Deskargak
- 2012_04_24_lehen_izarra_162...
- 2012_04_24_lehen_derrumbe_0...
- 2012_04_24_lehen_derrumbe_1...
- 2012_04_24_lehen_izarra_145...
- 2012_04_24_lehen_izarra_174...
- 2012_04_24_lehen_izarra_193...
- 2012_04_24_lehen_izarra_197...
- 2012_04_24_lehen_izarra_219...
- 2012_04_24_lehen_izarra_231...
- 2012_04_24_lehen_izarra_252...
- 2012_04_24_lehen_derrumbe_0...
- 2012_04_24_lehen_derrumbe_1...













Berri honen iruzkinen RSSa