Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Apirilak 25 0

EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic Club – Sporting de Lisboa taldeen norgehiagoka dela eta

Datorren ostegunean, apirilak 26, euskotren Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 21:05ean hasita Athletic-en eta Sporting de Lisboa taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek erabiltzaileei 10 minutuz behin ohiko zirkulazioaz gain, beste hiru tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie 20:03an, 20:23an eta 20:35ean Pio Barojatik La Casillarantz.

Norgehiagoka amaitu ondoren, La Casillatik eta Ospitaletik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 22:50an eta 23:00etan ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.


Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.