
EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren asteazkenean Athletic Club – Real Madrid taldeen norgehiagoka dela eta
Datorren asteazkenean, maiatzak 2, Euskotren Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 22:00etan hasita Athletic-en eta Real Madrid taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.
Horrela, Euskotrenek erabiltzaileei 10 minutuz behin ohiko zirkulazioaz gain, beste lau tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie 21:03an, 21:23an, 21:35ean eta 21:45ean Pio Barojatik La Casillarantz.
Norgehiagoka amaitu ondoren, Ospitaletik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 23:58an, 0:05ean eta 0:12an ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.
Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.


Berri honen iruzkinen RSSa