Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 02 7

Lehendakariak euskal ekintzaileei dei egin die beren beharrak entzuteko

Bileran parte hartu duten ekintzaile guztiek positibotzat jo dute berrikuntza zentroen tutorizazioa, baita euskal ekintzailetza-sistemako mintegiak ere

Euskadiko hogei ekintzailek baino gehiagok gaur goizean bi ordutik gorako batzar bat egin dute Patxi López lehendakariarekin Arabako Eraberrikuntza Industrialdean (CEIA), Miñaoko Parke Teknologikoan. Bilera horretan, beren kezken berri eman diote Jaurlaritzaren buruari, Euskadiko ekintzailetza sistemaren balantzea egin dute eta beren esperientzian ikusi dituzten gabeziak mahaigaineratu dituzte. Lehendakaria, Euskadin ekintzailetza sustatzeko eta gure herrialdea “historikoki ekintzailea” dela azpimarratuz, hainbat sektoretako enpresari gaztez osatutako talde batekin bildu da, horietako bakoitzaren iritzia zuzenean entzuteko. Bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzatik konponduko dira antzemandako ahulezia horietako batzuk

Bileran parte hartu duten ekintzaile guztiek positibotzat jo dute berrikuntza zentroen tutorizazioa, baita euskal ekintzailetza-sistemako mintegiak ere. Gainera, eskaintzen diren diru-laguntzak bikaintzat jo dituzte, eta Eusko Jaurlaritzak ETEei eta autonomoei laguntzeko martxan jarri duen 2.180 milioi euroko finantzaketa-sistema txalotu dute. Lehendakariak berak azaldu die zein fasetan dagoen eta nola ari den kudeatzen, finantza-erakundeek finantzaketa benetan behar dutenei helarazteko.

Guztiek azpimarratu dute, aho batez, ezinbestekoa dela finkapen-aldirako laguntza handiagoa eskaintzea. Era berean, lehenengo urteetarako zerga-arloko pizgarri-politika bat eskatu dute, baita BEZa itzultzeko sistema hobe dadila ere.

Bestalde, enpresa eta produktu berriek herri-administrazioarekin kontratuak lortzeko edo lehietan parte hartzeko arazo handiak dituztela azpimarratu dute, produktu berriak merkaturatzeko laguntza handiagoa eskatu dute eta produktuen salmentaren arloko leihatila publiko bat eskatu dute.

Lehendakariari gaur hasi den eztabaidari jarraitutasuna emateko eskatu diote, eta, horretarako, laster beste bilera bat egitea adostu dute. Bigarren batzarra egin baino lehen, lehendakaritzatik bileran parte hartu duten ekintzaile guztiei topaketaren balantze bat helaraziko zaie, eta planteatu diren kezken inguruko erantzun posibleen berri emango zaie.

Berri honen iruzkinen RSSa

7 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @patxilopez convoca a los emprendedores vascos para escuchar sus necesidades http://t.co/Hohx0XBc #ModeloEuskadi

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Juanjo Bastarrika participa en la reunión convocada por el lehendakari
    http://t.co/87a3i3pp

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari convoca a los emprendedores vascos para escuchar sus necesidades http://t.co/ARpM2cM3

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia: Lehendakariak euskal ekintzaileei dei egin die beren beharrak entzuteko. http://t.co/O2eiiDsl”// #noposí #Euskera

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Lehendakariak euskal ekintzaileei dei egin die beren beharrak entzuteko. http://t.co/zDD3Id9h

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari convoca a los emprendedores vascos para escuchar sus necesidades. http://t.co/M12dkRms

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari convoca a los emprendedores vascos para escuchar sus necesidades. http://t.co/M12dkRms

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.