
Jaurlaritzak Hondarribin 25 etxebizitza erosiko ditu alokatzeko
Gobernu Kontseiluak datorren maiatzaren 8an onartuko du erosketa
Jaurlaritzak datorren maiatzaren 8an, 25 etxebizitza sozial erosiko ditu Hondarribiko Muliaten alokatzeko. Etxebizitza Sailak bi milioi hirurogeitahamar mila euro ordainduko du etxe horiek erosteko.
Hain zuzen ere, gaur Zuzenean Herritarrentzako arreta Zerbitzuan (Andia 13. Donostia) onartutako eta baztertutako eskaeren zerrendak argitaratu dira. Errekurtsoak ekainaren 2rarte aurkeztu ahal izango dira. Eraberean, Euskadiko Boletín Ofizialean Iñaki Arriolaren martxoaren 28ko agindua etxebizitzak esleitzeko prozesuari hasiera emanez.
Hondarribia da espediente honetan interesa duen udala. Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:
- Etxebizitza bat, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. Kupo honetan gurpil-aulkira mugatuta daudenak sartuko dira.
- 11 etxebizitza babes bereziko gizarte egoerak dituztenentzat:
Beren kargura adin txikiko seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiak
Genero-indarkeriaren biktimak
Bananduak
70 urtetik gorakoak.
Ezintasun psikikoa duten pertsonak
- 4 etxebizitza, izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa dutenentzat.
Antzinatasun edo aldi hori honela zenbatuko da: Etxebiden izena emateko eskariaren datatik Agindua argitaratu den egunera arte.
- 9 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.
Eskatzaileek hainbat kupotan aldi berean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, atal honetan finkatutako lehentasun-hurrenkera jarraituko da.
Etxeebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan.
Onartutakoen zerrendetan, besteak beste, onartutako eskaera bakoitzari orotara dagokion zenbaki kopurua agertuko da.
2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.


Berri honen iruzkinen RSSa