
Euskadiko produktuaren astea ospatuko da madrilen maiatzaren 7tik 13ra
Euskadiko produktu ezberdinak protagonista izango dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatutako sukaldaritzako ekimen honetan.
Euskadiko Produktuaren Astea ospatuko da Madrilen maiatzaren 7tik 13ra bitartean, jatetxe eta gourmet dendetan zehar euskal produktuaren kalitatea bertako hiritarren artean sustatzeko antolatutako ibilbide gastronomikoaren bitartez.
Euskadiko nekazaritzako elikadura-produktu ezberdinak protagonista izango dira Eusko Jaurlaritzak antolatutako sukaldaritzako ekimen honetan. Euskadiko Sukaldaritza eta bertako lehengaiak omentzen dituen euskal elikagaien industriarekin hitzordua, gaur egun erreferente baitira nazioa zein nazioarte mailan.
Euskadiko produktuari lotutako ekintza ugari egingo dira aste osoan zehar Madrilgo puntu ezberdinetan.
Datorren maiatzaren 7an emango zaio hasiera hitzordu gastronomikoari, eskola ezberdinen arteko jardunaldi gastronomikoaren bitartez. Gamarrako Ostalaritza eta Turismo eskolak sukaldaritzako erakustaldia egingo du zuzenean, Madrilgo Ostalaritza eta Turismoko Goi Eskolaren laguntzarekin, etorkizuneko profesionalei Euskadiko produktuak aurkeztuz. Madrilgo Eskolako ikasleek Euskadiko kalitatezko produktu ezberdinak zuzenean ikusi, ezagutu eta dastatzeko aukera izango dute.
Bigarren egunean, maiatzaren 8an, asteartea, dastatze artistikoa egingo da Madrilgo Círculo de Bellas Arteseko Valle Inclán Aretoan. Mikel Garaizabal enologo eta sumillerrak eta bere taldeak gidatuko dituzte bertaratutakoak Arabar Errioxako Ardoen, Txakolineko Jatorri Deitura ezberdinen, Eusko Labeldun Sagardo Naturalaren eta Patxaranaren artean. Dastatze artistiko honen bitartez zuzenean ulertu eta dastatuko dituzte bertaratutakoek Euskadiko kalitatezko edariak ingurune bikainean, pintura, musika, abesti eta poemen artean.
Euskadiko Produktuaren Madrilgo Astearen erdialdean, Idiazabal Jatorri Deiturako Artzain Gazten dastatzea izango da Cheese Bar jatetxe madrildarrean. Hitzordu honetan, artisau produktu honen bikaintasuna ezagutaraziko du Artzai Gazta Elkarteak.
Maiatzaren 10ean, osteguna, azken jardunaldi gastronomikoa izango da Artxandako Ostalaritzako Goi Eskolarekin (Bilbo) eta Alcalá de Henareseko Ostalaritza eta Turismo Eskolarekin. Euskadiko produktuen kalitatea aurkeztuko zaie geroko profesionalei zuzenean, hainbat show cooking bitartez.
Astean zehar, Euskadiko produktua Madrilgo puntu ezberdinetan egongo da, ekimen gastronomiko honi atxiki zaizkion jatetxe eta gourmet dendetan erosi eta dastatu ahal izango baitira.
Eranskina: Euskadiko Elikagaien Industriako enpresa esku-hartzaileen zerrenda
|
ENPRESA |
E-POSTA |
PRODUKTUA |
|
ARABAKO TXAKOLINA |
www.xarmant.net |
Arabako JDko txakolina. |
|
ARTZAI GAZTA |
www.artzaigazta.net |
Idiazabal JDko artzain gazta. Idiazabal |
|
BACALAOS ALKORTA |
Bakailao gatzgabetua, bakailao izoztua, bakailao gazitua, bakailao prestatua, olagarro egosia. |
|
|
BEREZIARTUA SIDRA |
www.bereziartuasagardoa.com |
Euskadiko Sagardo Naturala Eusko Labelarekin, Euskadiko Sagardo Naturala |
|
BODEGAS BERROJA |
www.bodegaberroja.com |
Bizkaiko JDko txakolina |
|
HEREDAD UGARTE |
ERRIXA JDko ardoa |
|
|
BODEGAS ITSASMENDI |
Bizkaiko JDko txakolina |
|
|
SOCIEDAD COOPERATIBA IBARRAKO PIPERRAK |
www.ibarlur.es |
Ibarrako piperra Eusko Labelarekin |
|
ILLARGUI |
www.illargi.com |
Haragirako ogi arraspatua Arrainerako ogi arraspatua |
|
PATES ZUBIA |
Ahate eta antzararen deribatuak, pate eta mouse esterilizatu eta pasteurizatuak, txistorra, piper-okelaren landare-kontserba, antzara eta ahateki freskoen merkaturatzea. |
|
|
PATXARAN BARAÑANO |
Patxarana, belar-likorea, uxuala-pattarra, krema-likorea, limoi-likorea, kafe-likorea, brandya, fruta-likorea, anisa |
|
|
PETRITEGI |
www.petritegi.com |
Euskadiko Sagardo Naturala Eusko Labelarekin, Euskadiko Sagardo Naturala |
|
SALICA |
Kontserbak: hegaluzea, atun atuna, Kantauriko antxoak, Galiziako itsasadarretako espezialitateak, izoztuak, hegaluze eta atunaren aurrekozinatuak, hegaluzea. |
|
|
BODEGA TXORIERRI |
|
Bizkaiko JDko txakolina |
|
TXAKOLI AMEZTOI |
www.txakoliameztoi.com |
Getariako JDko txakolina |


Berri honen iruzkinen RSSa