Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 12 0

Jon Azkuek Ondarroako saregileen lana goraipatu du "Zilarrezko Antxui" saria emanez

Ondarroa, maiatzak 12.- Arrantza eta Elikagaietako sailburuordeak, Jon Azkuek, Ondoarroako "Antxoa Egunean" publikoki azaldu du antxoaren arrantza katean emakumeek egiten duten lana. "Portutik, euren partehartzea arrantza mota hau mantendu ahal izateko ezinbestekoak izan eta dira. Bada garaia euren lan isila eta askotan ahaztua lau haizetara zabaltzeko" azpimarratu du.

Jon Azkueren hitzetan, "beharrezkoa da egiten duzuen lanari ikuspen soziala ematea, ohikoetan gizonezkoek itsasoan egiten duten lanaren itzalpean, baina zuek gabe egin izango ez zutena. Legealdi hasieran gure konpromezu nagusietako bat izan zen hau eta, ikusten den moduan, gure hitza betetzen ari gara".

Ondarroako saregileek egindako lanari esker lortutako "Zilarrezko Antxui" saria, beraz, Pilar Unzalu sailburuak arrantza jarduera posible egiten duten emakumeen lan isilari aitortza eta bultzada emateko hasitako lanari indar berriak ematen dizkio.

Lan baldintzen hobetzea, saregileen eskola eta lan osasunaren diagnosia dira Eusko Jaurlaritzak abian jarri dituen ekimenak. Hori dela eta, "sektorean emakumeen partehartze handiagoa lortu nahi dugu, dagoeneko Euskadiko 62 saregileek lortu duten lanbide-prestakuntzaren bitartez sektorea dinamizatuz, azpiegiturak hobetuz, formazioa eta lankidetza indartuz eta berrikuntza indartuz antolaketa eta kudeaketan", azpimarratu du Jon Azkuek.

Bizkaiko herriko saregileekin batera, antxoa da gaurko protagonista nagusia Ondarroan. Antxoa dastaketa, kontserba salmenta, "Egun bat Arrantzan" erakusketa eta haur, gazte zein helduentzako jarduera ugari dira festa egun handi honetan gozatu daitezkeen ekimenak.

 

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.