Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Erresuma Batura joan ziren Gerrako Umeen 75. urteurrena gogoratu du Southamptonen

2012.eko Maiatzak 12

Mendiak adierazi du "Gernikan duela gutxi egin genuen bezala eta orain hemen egiten ari garen moduan memoria bizirik mantendu behar dela"

Hilabete honetan da 'Habana' itsasontzia Santurtzitik irten zen eta Southamptoneko portura iritsi zen egunaren 75. urteurrena. Zehazki, 1937ko maiatzaren 23an (igandea) Euskadiko ia 4.000 ume Ingalaterrara iritsi ziren errefuxiatu gisa, Espainiako Gerra Zibilaren gehiegikeriatik ihesi. 2002an 'Basque Children of 37 (BC37)' elkartea sortu zen, bi helburu nagusi hauekin: memoria historikoa berreskuratzea eta jarduera kultural eta sozialen programa bat eskaintzea. Gaur egun 200 kide inguru ditu mundu osoan sakabanaturik, eta horietako askok ez dute Southamptonen egin den ospakizun hunkigarria galdu nahi izan

Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Justizia eta Herri Administrazioaren sailburuak; Guillermo Echeniquek, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak; eta Inés Ibañéz de Maeztuk, Giza Eskubideen zuzendariak, gaur Southamptoneko Unibertsitatean egin diren ekitaldietan parte hartu dute. 'BC37' elkarte ingeleseko kideek eta unibertsitateko ordezkariek Euskadiko ordezkariak hartu dituzte eta 'Here, Look after him: los niños, refugee children from the Spanish Civil War' erakusketa erakutsi diete.

Bisitaren ostean, esku-hartzeak hasi dira. Jardunaldiko une garrantzitsuenetako batean, BC37 elkarteak Southamptoneko Unibertsitateari artxiboak eman dizkio. Mendiaren hitzetan, "horri esker altxorra baldintza ezin hobeetan gorde ahalko da".

Material hori (dokumentu ofizialak, ahozko lekukotzak, abestiak nahiz marrazkiak) unibertsitate horretako Hartley Liburutegian gordeko da, sailburuak esan duen bezala, "ondo gordeta" gera dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldirako bertaratuak goi kargudunak