Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Otsailak 04 2

Lehendakariak berretsi du enplegu-politika aktiboak "transferitu egingo direla" Euskadira

López Gobernuko presidenteorde María Teresa Fernández de La Vegarekin bildu da, Ajuria Enea jauregian

Gobernuko presidenteorde María Teresa Fernández de La Vegarekin bildu ondoren, Lehendakariak azaldu du "lanean ari direla" transferentzia hori eta beste batzuk lortzeko, "Estatutuaren erabateko garapena" osatu arte. Lehendakariak eta presidenteordeak bat egin dute transferentzia hori bi gobernuen "lehentasun" bat dela esaterakoan.

Gobernuko presidenteorde María Teresa Fernández de La Vega Ajuria Enea jauregian bildu ondoren, Patxi López Lehendakariak bermatu du enplegu-politika aktiboak "transferitu egingo direla", eta presidenteordeak hitz horiek berretsi ditu. Lópezek esan duenez, bi gobernuak transferentzia horren alderdi teknikoak lantzen ari dira Batzorde batean. "Akordio hori Eusko Legebiltzarrak planteatutako baldintzetan gauzatuko dugu, EAJren betotik haratago joanez", adierazi du. Horren ostean, bere buruari galdetu dio ea zergatik "lanean ari garenok eta borondate politikoa dugunok kolokan gauden, eta, bestalde, zergatik betoa jarri duenak ez ote dion inongo azalpenik eman euskal gizarteari, hau da, zergatik eragozten duen Eusko Jaurlaritzak tresna hori eskuratzea, nahiz eta, krisi-garaian, oso garrantzitsua den Euskadiko langileen enplegu-aukerak hobetzeko".

Lópezek "alarmismorik eta demagogiarik gabeko" eztabaida bat eskatu du, eta EAJri galdetu dio "non dagoen merkantzia matxuratua", transferentziaren etorrerari alderdi horrek jarri dion betoa gogoratuz.
Bai Lehendakariak eta bai presidenteordeak berretsi dute, biek batera, bi gobernuek akordio hori lortzeko duten borondatea, "lehentasunezkotzat" jotzen baitute.

Berri honen iruzkinen RSSa

2 iruzkin
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Lehendakaria

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.