Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 15 3

Amaitu dira Amara Berri hezkuntza-ereduaren jardunaldiak

Hitzaldiak maiatzaren 7an hasi ziren, eta gaur bukatu dira bisiten balorazioarekin eta parte hartu duten ikastetxeetako arduradunen hausnarketekin

EHUren Bizkaia Aretoan eman zaie amaiera Amara Berri hezkuntza-ereduaren hiru eguneko jardunaldiei. Lehenengo blokea joan zen asteko astelehenean egin zen, eta ‘Pedagogia aktiboan oinarritutako egungo proposamenak’ izenburua izan zuen, arratsaldean jarraitu zuen, eredua praktikan jartzeko antolatu ziren tailerrekin. Hurrengo egunean, hezkuntza-eredu hori osatzen duten ikastetxeen sarea bisitatzeko txanda izan zen. Gaur laugarren blokea egin da, ‘Aurrerapenak egiten jarraitzeko’ izenburukoa

Lehenbizi, joan zen asteko bisitak labur baloratu dira. Ondoren, Amara Berri sarearen koordinatzaileek moderatu duten mahai-inguruan ikastetxeetako hainbat arduradunek parte hartu dute, adibidez, Luciano Martínezek, Onintza Gartziarenak, Marian Araukuak, Karmele Arraizak eta Rafa Lizeagak.

Atsedenaldi labur baten ostean, Universitat Autònoma de Barcelonako Carles Moreno Font ‘Ikasi beharreko gaitasunak. Ikaslea protagonista gisa’ gaiari buruz mintzatu da. Jarraian, jardunaldiei amaiera eman zaie.

Berri honen iruzkinen RSSa

3 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Amaitu dira Amara Berri hezkuntza-ereduaren jardunaldiak http://t.co/9pUgnb7m

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    @elenguer @amaraberrisarea Amara Berri Sareko Jardunaldietan grabazioak eta den-dena izan da MUNDIALA!! ;-) http://t.co/dlOclsjh

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Amaitu dira Amara Berri hezkuntza-ereduaren jardunaldiak. http://t.co/fnbSg0zw

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.