Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 15 3

Aernnovak 100 gazte kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza plan bat sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin

Akordio honen helburua da 100 teknikari (70 ingeniari eta 30 Lanbide Heziketan tituludun) trebatzea, kontratatzeko kon-promisoarekin, hiru urteko epean, Aernnovak Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoan duen instalazioetan (Zamudio).

Patxi López lehendakariak eta Gemma Zabaleta, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak esan dutenez, "garrantzi handiko akordioa" da hau. Lópezen esanetan, "gure gazteak, euskal enpresa handi batetan hesitzen ditugu, etorkizunean lanpostua lortzeko aukerak emanez". Gaur izenpetutako akordioari esker, "denok irabazten dugu", esan du lehendakariak. "Kalitatezko prestakuntza eta lana lortzen duten gazteak, bere beharrei erantzunez, langileak hesitzen dituen enpresa eta lehiakorragoa egiten den euskal ekonomia", azaldu du. Lehendakaritzan (Gasteiz) egin den prentsaurrekoan, lehendakariak zera adierazi du: "Hemen dugu krisiari aurre egiteko eman dezakegun erantzunik onena,  denok bat egiten dugu, Euskadin talentua mantentzeko eta etorkizuneko ongizatea bermatzeko".

Prestakuntza prozesuak, guztira, hiru urteko epea izango du (2.620 ordu, 2012ko ekainetik 2015eko  maiatzera bitartean) eta 25 ikasle izango dituzten lau taldetan egingo da. Kontratatzeko konpromisoa ikasleen %70era, gutxienez, helduko da eta bere iraupena bi urtekoa izango da. Kontratatutako ikasleen ehunekoa %100era hel liteke

Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bitartez, prestakuntza plan hau aurrera eramateko Aernnova enpresari emango dion diru-laguntza osoa: hiru milioi laurehun eta sei mila eurokoa izango da  (3.406.000,00 €).

 

Berri honen iruzkinen RSSa

3 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Berriak,"Plan Formativo con compromiso de contratación" #Aernnova formará jóvenes según acuerdo Gob.Vasco http://t.co/Q8WCrQvg #noticias

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Aernnova formará a 100 jovenes con un compromiso de contratación posterior gracias a un acuerdo firmado con el GV http://t.co/w6nuCEke

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Aernnova formara a 100 jovenes con compromiso de contratacion posterior gracias a un acuerdo firmado con Gobierno Vasco http://t.co/bSaizYnx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Lehendakari, Gemma Zabaleta

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.