
Aditu talde batek, Gobernu Egokirako Kode bat landuko du EAEko Osasun Publikoari begira.
Osasun Publikoaren sistema gardentasunez eramateko aholkuak bilduko ditu Kode honek; hainbat baliotan oinarrituko da eta gaixoak izango dira bere ardatz nagusia. Era berean, interes gatazka guztiak aurrikusi eta era egokian konpontzeko gai izatea espero da.
Edonork kontsultatu ahalko dituen hainbat lanen zirriborroak, iritziak eta "batera lan egin dezagun-gure iradokizunak" izeneko sailaren bidez egindako proposamenak ikusi eta banatzeko aukera emango duen gune bat hartuko du Irekia-k.
Sortu berri den Aditu Batzordearen betebehar nagusia, EAEko Osasun Publikoaren inguruko Gobernu Egokirako Kodea lantzea izango da. Jesus Maria Fernandez sailburuordeak adierazi duenez, Aditu Batzordearen helburua Osakidetza era egokian zuzendu eta kudeatzea ahalbidetuko duten instituzio eta antolakuntza mailako aholku eta iradokizunak zehaztea da. Gomendio hauek, gizalege, demokrazia eta konstituzioaren balioetan eta Autonomia Estatutuaren eta bai EAEko eta Espainiako osasun sistemak zuzentzen dituzten legeetan oinarrituta egon beharko dute. Arreta berezi eskainiko zaie bereziki, eredu etikoak, pertsonen duintasuna, giza eskubideak, zuzentasuna, gardentasuna, kontuak kitatzea, partehartze demokratikoa eta zerbituz publikoen kalitate eta eraginkortasuna bezalako gaiei erreferentzia egiten dieten puntuak.
EAEko osasun sistemarekiko nolabaiteko ardura duten erantzule guztiei (politikoak, elkargo ezberdinetako kideak, gestoreak, profesionalak) zuzendutako Gobernu Egokirako Kode bat lantzea. Kode honi esker, zerbitzu publikoaren, etikaren eta profesionalen balioak ardatz modura dituen osasun sistema publiko bat eratu nahi da; gaixoetan oinarritua eta kalitate eta eraginkortasun maila altuak eskaintzen dituena. Era berean, interes gatazkak eta araudi urraketak aurrikusi eta era egokian konpontzeko gai diren neurriak jaso behar ditu.
Bertoko eta kanpoko osasun sistema publikoen gobernu egokian orain arteko lorpen positiboak eta ondo egindako saiakerak erreferentzia bezala hartzea Kodea lantzeko orduan, guztiak ere, Osakidetzako kudeaketara egokitzea lortuz.
Esparru sozial, politiko eta teknikoetan akordiorik egokiena eta kalitaterik handiena lortzen laguntzeko, instituzioen, erakundeen eta pertsona ororen iradokizunak jasotzeko aukera izango du Batzordeak. Hortaz, erakunde eta lagun (elkargo profesionalak, sozietate zientifikoak, gaixoen erakundeak, sindikatuak, patronalak, akademietako kideak, e.a.) guztiei, Batzordearen lanari laguntzeko iritzi, gomendio edota iradokizunak eginez parte hartzeko gonbitea zabaltzen zaie. Laguntza hau errazteko, Irekia Gobernu Irekia izeneko 2.0 plataforma bat eratu da. Zabaldu berri den plataforma hau hiritarrak Euskal Administraziora hurbiltzeko asmoan oinarritzen da. Edonork kontsultatu ahalko dituen hainbat lanen zirriborroak, iritziak eta "batera lan egin dezagun-gure iradokizunak" izeneko sailaren bidez egindako proposamenak ikusi eta banatzeko aukera emango du gune berri honek.


Berri honen iruzkinen RSSa