Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 16 0

Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarraren hirugarren jardunaldia

Gaurko bi mahai-inguruak ‘Pentsamendua, gizartea eta bizikidetza’ eta 'Beste esperientzia batzuk beldurraren aurrean’ gaiei buruzkoak izan dira

Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarraren hirugarren jardunaldia izan da gaurkoa. Atzo bezala, lehenengo panela goizeko 10:00etatik 12:00etara egin da eta jarraian bigarrena egin da, beste bi ordukoa. EiTBk Bilbon duen egoitzako Multibox aretoan antolatu du Eusko Jaurlaritzak, “bakea atzeraezin bihurtzeko eta memoria eta bakean oinarritutako bizikidetza finkatzeko lanarekin konprometiturik”

César Cocak, El Correoren Zuzendaritzaren albokoak, lehenengo mahai-ingurua moderatu du, ‘Pentsamendua, gizartea eta bizikidetza’ izenburukoa, alegia. Bertan parte hartu dute Pello Salaburuk, EHUren errektoreak, Imanol Zubero soziologoak, Francisco Javier Vitoria teologoak eta Jonan Fernándezek, Baketiken bozeramaileak.

Bigarren panelak, 'Beste esperientzia batzuk beldurraren aurrean’ izenburukoak, giro nazioartekoagoa izan du. Juan Bautista Jiménez, TVEren ikerketa-taldeko kidea, moderatzaile gisa aritu da. Harekin batera izan dira Jon Sistiaga eta beste kazetari batzuk; Tobias Wunschik, RDA ohiaren Estatuko Segurtasun Zerbitzuen Artxiboen komisionatuaren agentea; Natasa Jovicic, Kroaziako Jasenovac Memorial Siteren zuzendaria; eta Iñigo Domínguez, El Correoren Erromako berriemailea.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.