Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 17 6

Nagore de los Ríos-en ustez, "Euskadin Open Government eta Open Data-ri buruzko ekimenarik onenak ditugu"

Internet Eguna ospatzeko antolatu diren jardunaldietan, "datu publikoak askatzen jarraitzeko, ekintzaileak behar ditugula" ere esan du Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako zuzendariak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Bernabé Unda-k, Barakaldoko CEDEMIn ireki eta Interneten Mundu Egunaren inguruan antolatu diren jarduerei hasiera eman die gaur goizean. Unda-ren ustez, "enpleabilitatea gaitasun eta jarreretako nahastea da", "hiru langabezitik bat ez du inoiz Internet erabili" esan baino lehen

Jardunaldia goizeko 9.00-etan abiatu da. Hasiera-ekitaldian, bere hitzaldian, Bernabé Unda-k VII. Internet Egunean enplegua bilatzeari buruz aipatutako jarrera hori berretsi du, berak zuzendutako departamentuak bere egiten baitu proposamen hori. Haren esanetan, "enplegua sortzea departamentu honen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko lagun dezakeen guztia konpromiso bihurtzen da guretzat".

Alfonso Alcántara-ren interbentzioaren ondoren, Nagore de los Ríos-ek "Nola laguntzen zaitu Internetek Gobernuan parte hartzen" berbaldia eskaini du eta baita ere Marc Garriga: "Nola ekin datu publikoak erabilita".

Novia Salcedo Erakundeko Josu Robredo-k, berriz, "Gure estrategia nola diseinatu, lan-bilaketaren kontzeptu berria, gaitasun berriak, zein web-orrialdeetan egon behar dugun, teknologia berriak aliatu gisa" gaiak jorratu ditu.

Michael Page-ko Mario Allende Losada-ren hitzaldia "Langileen aukeraketaren arloko esperientzia praktikoak" izan da; eta Mondragon Unibertsitateko Roberto Uribeetxeberria-k "IKTek lana  bilatzeko eskaintzen dituzten aukerak" izan ditu hizpide.

Berri honen iruzkinen RSSa

6 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Eskerrik asko;) RT @virrivaza Vídeos de las presentaciones de #Ieguna en el CEDEMI, Barakaldo. cc @Yoriento http://t.co/HylXSN84

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/XvlyCGYc Recomiendo ver videos de las ponencias para búsquedas de #empleo

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Link a os vídeos de las presentaciones en #Internet Eguna, Barakaldo, 17/05/12 http://t.co/XvlyCGYc
    #ieguna

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    @crisdelapenia Vídeos de las presentaciones de esta mañana en el Internet Eguna de Barakaldo. http://t.co/XvlyCGYc

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia: Barakaldo acoge el Internet Eguna. http://t.co/KXNm5VzJ”

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Barakaldo acoge el Internet Eguna. http://t.co/HFLg1bYd

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.