
2010(e)ko Otsailak 05
0
EUSKO JAURLARITZAK HIRU ETXEBIZITZA LAGA DITU ESKORIATZAKO LUR-JAUSIEK KALTETUTAKO PERTSONAK BIRKOKATZEKO
Etxebizitza Sailak hiru etxebizitza laga dizkio Eskoriatzako Udalari aldi baterako, udalak joan den urtarrilaren 31n izandako euri bortitzen ondoriozko lur-jausiek kaltetutako pertsonak beharrezkoa den denboran birkokatu ahal izan ditzan.
Etxebizitza Saila erregimen bereziko babes ofizialeko hiru etxebizitza horien jabea da. Gaur egun, hainbat zirkunstantzia direla-eta, hutsik daude etxebizitza horiek.
Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak erantzun hori eman dio Eskoriatzako alkateak otsailaren 2an egindako eskaerari.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Iñaki Arriola


Berri honen iruzkinen RSSa