
Herritarrek ongizatearen Euskadi Ereduari buruzko eztabaida ireki batean parte hartu ahal izango dute Lehendakariarekin
Lehendakaria sektoreko ordezkariekin elkartuko da astelehenean, Lan eta Osasun Sailburuekin batera, Euskadiko gizarte eta osasun eredua aztertzeko egingo den topaketa batean
Hitzordua izango da maiatzaren 21ean, astelehena, 18:30ean, Lehendakaritzan (Vitoria-Gasteiz); bertan, Patxi López Lehendakariak herritarrei irekitako topaketa bat izango du, batez ere euskal gizarte eta osasun sektorean diharduten eragileei irekia, ongizatearen Euskadi Eredua azaltzeko; eredu horrek gizarte eta osasun itun handi bat hartzen du barne, mendetasun egoeran dauden edota desgaitasunak edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen arretarako. Bai eztabaidara datozen pertsonek –hirugarren sektore deritzanaren GKE esanguratsuenak, pazienteen elkarteak, elkargo profesionalak, kolektibo sanitarioen kideak eta droga-mendetasunaren aurako borrokan diharduten erakunde eta taldeak- eta bai topaketa streaming edo sare sozialen bidez ikusten dutenek aukera izango dute galderak egiteko, beren kezkak edo iradokizunak azaltzeko eta, halaber, euskal gizarte eta osasun ereduaren inguruko ekarpenak egiteko; solasaldi horretan, Lehendakariaz gain, Lan eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta eta Osasun sailburu Rafael Bengoa ere izango dira. Galderak, iradokizunak edo ekarpenak jadanik egin daitezke orrialde honetan edo Twitterren, #modeloEuskadi hastaga erabiliz, eta erantzuna ekitaldian bertan emango zaie.
Deskargak
- Audioak
- Bideoak
- Argazkiak (12)
- 2011_12_14_lhk_metro.jpg
- 2012_05_21_lehen_debate_013...
- 2012_05_21_lehen_debate_008...
- 2012_05_21_lehen_debate_019...
- 2012_05_21_lehen_debate_016...
- 2012_05_21_lehen_debate_027...
- 2012_05_21_lehen_debate_021...
- 2012_05_21_lehen_debate_034...
- 2012_05_21_lehen_debate_033...
- 2012_05_21_lehen_debate_057...
- 2012_05_21_lehen_debate_044...
- 2012_05_21_lehen_debate_063...













Berri honen iruzkinen RSSa