Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 21 4

Kutxabank batu zaio utzarazpenak saihesteko Eusko Jaurlaritzaren bitartekotza-zerbitzuari

Idoia Mendiaren ustez, "Eusko Jaurlaritzaren lanarik garrantzitsuena konponbideak bilatzea da"

Azken urteotan familiak gainzorpetu egin dira, eta gainzorpetze hori lehen mailako arazo bihurtu da, herritarrentzat ez ezik baita gure herriaren ekonomia produktiboarentzat ere. Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak Gainzorpetutako Familiei Laguntzeko Zerbitzua jarri zuen martxan maiatzaren 2an. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak parte hartzen dute ekimen horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuarekin batera. Zeharkako eta lankidetzako proiektua da hori, administrazioaren hainbat baliabide erabiltzen dituena familien ekonomiaren gainzorpetzearen ondorioak ahalik eta gehien arintzeko

Gobernuaren plan horretako tresnetako bat, Hipoteken Bitartekotza Zerbitzua da, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren agindupeko doako zerbitzu publikoa. Familien gainzorpetze-kontuetan finantza-erakundeekin bitartekari-lanak egiteaz arduratzen diren profesional adituez osatuta dago zerbitzu hori.

Bestalde, Jaurlaritzaren ordezkariek azken hilabeteetan bilerak egin dituzte Kutxabankeko arduradunekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten beste zenbait finantza-erakunde eta banketxeekin, arazo honen aurrean elkarrekin lan egiteko lan-esparruak finkatzen ahalegintzeko.

Bilera horietan, finantza-erakundeek gobernua dagoeneko egiten ari den ahalegin berbera egiteko borondatea daukatela egiaztatu ahal izan du gobernuak. Ahalegin horrek denen artean egina izan behar du, familia askok etxebizitza galdu eta aipatutako erakundeekin daukaten zorrari aurre egin behar izatearen ondorioz baztertuta geratzeko daukaten arriskua ahal den neurrian saihesteko.

Kutxabankek Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren kezkarekin bat egiten du eta, hori dela-eta, Hipoteken Bitartekotza Zerbitzua martxan jarri eta garatzeko lankidetzan aritu nahi du Jaurlaritzarekin. Horretarako, lankidetza-akordio bat sinatu dute gaur Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Mario Fernández Kutxabankeko lehendakariak.

Aipatutako zerbitzuaz baliatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

- Etxebizitza ohiko etxebizitza eta onuradunek jabetzan daukaten bakarra izatea.
- Etxebizitzaren balioa ez izatea 350.000 eurotik gorakoa.
- Erasandako pertsonek erakunde mailegu-emailearekin akordiorik lortu ez dutela egiaztatzea.

Euskal administrazioak baldintza horiek betetzen diren egiaztatzeko egin beharreko egiaztapenak egiteko konpromisoa hartu du.

Bestalde, zordunekin akordiorik lortzen ez den kasuetan, Kutxabankek hilabeteko epea emango du Hipoteken Bitartekotza Zerbitzuak banakako proposamena egin dezan, erasandako pertsonek zorra modu ordenatuan kitatzeko. Kutxabankek hilabeteko epe horretan erreklamazio judizialik ez egiteko konpromisoa hartu du.

Kutxabankek, bitartekotza-zerbitzuak prestatutako banakako proposamena jasotzen duenean, proposamen hori aztertuko du, baina proposamena ez da loteslea izango erakundearentzat.

Jarraipen-batzorde batek aztertuko ditu akordioaren garapenean sortzen diren arazoak. Hitzarmena 2012ko abenduaren 31 arte egongo da indarrean, baina bertako klausula baten bidez, bi aldeak ados egonez gero, beste urtebetez luzatuko da.

Berri honen iruzkinen RSSa

4 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Kutxabank se suma al servicio del Gobierno Vasco de mediación para evitar los desahucios. http://t.co/qFuhVoNV

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Kutxabank se suma al servicio del Gobierno Vasco de mediación para evitar los desahucios. http://t.co/qFuhVoNV

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    @OihanePaPer “@Irekia: Kutxabank se suma al servicio del Gobierno Vasco de mediación para evitar los desahucios. http://t.co/OaFcQ1Z5”

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia Kutxabank se suma al servicio del Gobierno Vasco para evitar los desahucios. http://t.co/Tjd9ZAtm >¿Y el de hoy en Irún?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_idoia_mendia
    Idoia Mendia Ex-Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.