Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 23 4

Gemma Zabaletaren hitzetan, “prebentzioa ez da zama bat, norbanakoaren eskubide bat baizik”

Gaur goizean Euskalduna Jauregian Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko X. Nazioarteko Biltzarra hasi da

Bilbo gaurtik ostiralera laneko arriskuen prebentzioaren munduko hiriburu bihurtuko da, datozen hiru egunetan Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian egingo den biltzarrari esker. Topaketari hasiera eman dion ekitaldian izan dira OSALANen zuzendaria, Pilar Collantes, eta Enplegu eta Gizarte Gaien sailburua, Gemma Zabaleta. Azken horrek esan duenez, “prebentzioa irabazi behar dugun borroka bat da”, eta “krisiak ezin du laneko duintasuna hondatu”, erantsi du

Lehenengo eta behin, Christa Sedlatschek-ek, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Agentzia Europarraren zuzendariak, hitza hartu du. Ondoren esku hartu duten pertsonak honakoak izan dira: Rubén Guadalupe, FREMAP Prebentzio Sozietatearen zuzendari nagusia; Juan Manuel Cruz, Accionaren Giza Baliabideen Laneko Harremanen eta Administrazioaren Ataleko zuzendari nagusia; María del Mar Alarcón, Laneko Arriskuen Prebentziorako Fundazioaren Presidentea; Andrés Santa Cruz, Chileko Segurtasun Elkartearen (ACHS) presidenteordea; eta Xavier Gil, Universitat Politècnica de Catalunyako errektoreordea.

Pilar Collantesen hitzaldiak laneko osasuna eta lanaren XXI. mendeko antolamendua izan ditu ardatz.

Biltzarrari hasiera eman dion ekitaldian hitz egin duen azkena Ramón Brugada izan da, Brugada Sindromea deskubritu zuen pertsona, hain zuzen, eta laneko jarduerarekin lotutako arrisku kardiobaskularren prebentzioaz mintzatu da.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren X. Nazioarteko Biltzarrak gaur arratsaldean jarraituko du, hitzaldi gehiagorekin, bihar ere egun osoan egingo da eta ostiralean goizez bakarrik.

Berri honen iruzkinen RSSa

4 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    X Congreso Internacional de Prevención de Riesgos Laborales #video http://t.co/YqaZ7QKr inaguración #ORP2012

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi Gemma Zabaleta http://t.co/YqaZ7QKr asegura q #prevención no es una carga, sino un derecho individual en #ORP2012

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gemma Zabaletaren hitzetan, “prebentzioa ez da zama bat, norbanakoaren eskubide bat baizik”. http://t.co/WMq9CDHQ

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia: Gemma Zabaleta asegura que "la prevención no es una carga, sino un derecho individual". http://t.co/6KVFoysn

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Gemma Zabaleta, Pilar Collantes

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.