Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 24 0

Pilar Unzalu: "Sektorearen interesak defendatuko ditugu Euskadiren etorkizunean arantza bermatuta egon dadin"

Donostia-San Sebastian, maiatzaren 24a.- Gaur goizean Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak Donostian egin den “Arrantza sektorea Arrantza Politika Komunaren erreformaren aurrean eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Fondoa” izeneko jardunaldiari amaiera eman dio, hauxe esanez: “gure arrantzaleen eta euskal arrantza sektorearen interesak defendatuko ditugu Europar Batasunak bere Arrantza Politikan gure Erkidegotik egingo diren ekarpenak jaso ditzan”.

Sailburuak adierazi duenez, arrantza politika komunaren inpaktua oso garrantzitsua da Euskadin, arrantzaren menpe dauden zonalde asko baititugu, eta, hori dela eta, azpimarratu duenez, "oso garrantzitsua da Arrantza Politika Komunari buruz eta erreformarekin lotutak gainontzeko gaiei buruz egiten diren izapide eta eztabaidetan ordezkatuta egotea; izan ere, Eusko Jaurlaritzan uste dugu konpondu beharreko gabezia batzuk daudela.”

Pilar Unzaluk gaineratu du Eusko Jaurlaritza ados dagoela arrantza tokien iraunkortasunaren irizpidearekin, Europar Batasunean etorkizunean arrantza egon dadin oinarrizko elementua baita. Baina "iraunkortasunaren irizpide hau ez da bakarrik ingurumenaren ikuspegitik interpretatu behar, iraunkortasun soziala eta ekonomikoa ere hartu behar dira kontuan, gure etorkizuna itsasontziekin, itsasoari lotutako enpleguekin eta modu iraunkorrean ustiatutako arrantza tokiekin marraztu nahi badugu.”

Arrantza politika komunaren aurrean arrantza sektoreak duen egoeraz eta itsasoaren eta arrantzaren europar fondoaz gogoeta egiteko jardunaldi honetan, Pilar Unzaluk, legegintzaldi osoan zehar egiten ari den moduan, ikerketa zientifikoaren alde egin du, arrantza jardueraren elementu nagusi gisa, non Euskal Herriko ikerketa zentroak giltzarri diren eta, zehazki, Azti Tecnalia, zeinak Europar Batasunaren eta munduko beste erakunde batzuen errekonozimendua baitu.

Gogoeta jardunaldi honetan, Pilar Unzalu, Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaigintzako Industrien Sailburua, Carlos Dominguez Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioaren Arrantza idazkari nagusia, eta Ernesto Penas Lado Europar Batzordearen D.G. Mare erakundearen ordezkaria ez ezik, hauek ere izan dira: Margarita Perez Martin, Andaluziako Juntako Nekazaritza, Arrantza eta Ingurumeneko Kontseilaritzaren Arrantza eta Akuikulturako zuzendari nagusia; Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioko Iñaki Zabaleta; Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioko Leandro Azkue; Alturako Arrantza Ekoizleen Erakundeko Victor Badiola; ANABACeko Juan Pablo Rodriguez; ARGIBAko Migel Iriondo, eta Josune Renteria Ursuaga, Euskadiko Sare Konpontzaile eta Kai Neskatilen Elkarteko burua.

Euskadi hirugarren postuan dago arrantza harrapaketei eta arrantzale opuruari dagokienez, Galiziaren eta Andaluziaren ondoren, eta kontserba industria garrantzitsua dauka, bai eta merkaturatzeko, eraldatzeko eta industria osagarrien kate garrantzitsua ere. Horretaz aparte, sektore osoan 2.450 arrantzale ditu itsasoan arrantzan, bai eta 7.000 eta 10.000 langile bitartean lehorrean, batez beste 13,5 urte dituen flota moderno batekin.

Pilar Unzaluk egiaztatu duenez, “Arrantza Politika Komun hori defendatzen jarraituko dugu, 2020an gure kaietan antxoa, legatza, hegaluze, berdel, atun edo zapoa deskargatzen jarraitzea bermatuko digulako, arrantza tokien iraunkortasuna arriskuan jarri gabe eta Arrantza Sektore osoan jarduera eta enplegu duinak mantenduta”.

Zentzu horretan, eta sektorearekin lotutako jarduera ekonomikoari eusteari begira esan duenez, Euskal Herrian "Kostaldeko Ekintza Talde bakarra sortzea erabaki dugu, sektorearen eta arrantzaren oso menpe  auden zonaldeetako udal eta toki erakundeen partaidetzarekin, Arrantza Politika Komunak bere proposamenean planteatzen duen jarduera ekonomikoaren dibertsifikazioaren ildoan lan egiteko”.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_pilar_unzalu
    Pilar Unzalu Ex-Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.