
Lehendakaria: "Bere arauak betetzen dituenak integratzeko gai izan behar da demokrazia”
"Ez dator bat familia xumeak etxeetatik botatzen dituztela ikustea, eta bestetik, entitateak eta milaka lagun porrot eginda utzi dituzten zuzendari marrazoak milioi askoko kalte-ordainak kobratuz joatea”, aitortu du lehendakariak
Fiskal Progresisten Batasuneko kongresua inauguratu du gaur goizean Patxi López Lehendakariak, krisi ekonomikoak eragindako oihartzunaren inguruan eratutakoa aurtengo edizioan. Halaber, “erabakiak hartzeko garaian, presioengatik, pertsonen, erakundeen edo entitateen eraginetatik at geratu daitezela” aholkatu die fiskalei Lehendakariak. Justizia eta Herri Administrazio Sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile Idoia Mendiak ere hartu du parte ekitaldian, halaber
"Gobernura heldu ginenetik, ahalegin berezia egin dugu mundu judizialarekin ditugun harremanak normalizatzeko. Denok egon gaitezke pozik, demokrazian ematen den bizikidetzaren logikari erantzun besterik egiten duen elkar ulermenagatik”. Ideia honekin ekin dio Lehendakariak bertaratutakoei eskainitako hitzaldia.
Fiskalak “ongi egindako lanagatik” zoriondu ondoren, berdintasunaren kontzeptuan sakondu nahi izan du: "Herritarrak benetan sumintzen dituena neurtzeko bi modu ezberdin erabiltzen direla egiaztatzea da”.
Azkenik, presondegietako politikaren gainean jardun du: "Lehen, ETA garaitzeko lagungarri izan zen presondegietako politikak legaltasunarekin egin zuen bat. Egun, presondegietako politika berria ere bat etorri behar da legaltasunarekin. Justizia bilatzen duen legaltasuna, baina ezin duena baztertu zigortutakoek birgizarteratzeko egindako ahalegina”.









Berri honen iruzkinen RSSa