Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 25 1

Euskal gizartea osoa mundura zabaldu

Guillermo Echeniquek hitzaldi bat eskaini du El Sitio Elkartean, Eusko Jaurlaritzaren kanpo politikaren aldaketaz hitz egiteko

Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak Eusko Jaurlaritzak bere kanpo harremanak berregituratzerakoan aurre egin beharreko erronkak izan ditu ardatz, eskainitako hitzaldian.  Echeniquek azaldu duenez, “estatu eta estatuz gaindiko esparruek Euskaditik eskaini daitekeen balio erantsia aprobetxatu beharra dute, gure moduko erkidegoen kanpo politika euren kanpo politikaren  parte bihurtu dezaten”.

Patxi López Lehendakariak gobernua hartu zuenetik, kanpo harremanak berriztatze prozesua bizi du eta “erdeinuak edo fororik bitxienetan egindako agerpenek barne oihartzun politikoa izan dezatela bakarrik” aldatu nahi izan du, zehaztu du Echeniquek. Ezaugarri ezberdinengatik “etorkizunerako hil edo biziko” diren munduko lekuetan herrialde baten interesak defendatzeko politika garatzea izango da xedea.

Aquitania-Euskadi Euro-eskualdearen sorrera, “gauzak bere onera ekarriz”, misio komertzialak antolatu diren herrialdeekin lortutako aliantza estrategikoak edota Eskualdeen Batzordean industria politikaren gaineko ponentzian Lehendakariak erakutsitako lidergoa aipatu daitezke, besteak beste, politika berri horren lorpen gisa. Echeniqueren hitzetan, “Euskadi benetan zabaldu dadila mundura” da azken jomuga.

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkin bat
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Una de las políticas que mejores resultados está dando y que ha cambiado a mejor: del aprovechamiento político para la promoción interna de los planes rupturistas, al aprovechamiento comercial de la capacidad del Gobierno de ayudar a nuestras empresas. Felicidades y ojalá la política exterior del Gobierno siga por ese camino.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.