Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 25 0

Rio+20rako hiritarren parte hartzea bultzatuko du EcoEuskadi2020k Euskadiko kaleetan zehar

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzak 25.- EcoEuskadi2020k aurrera darrai hiritarren partehartzea lortzeko eta Rio+20ko Gailurrera Euskadik eramango duen estrategia jasangarrien inguruan proposamenak lantzeko.

Horretarako, estrategia horren eraikuntzan aktore nagusi izan direnekin hausnarketa ekitaldia egin eta gero, Rio de Janeiroko gailurrera eramango den dokumentua prestatzeko ardura dutenak Euskadiko kaleetara egin dute herritarrengana iritsi eta euren iritziak jakin asmoz.

Bihartik hasi eta asteburu osoan zehar, EcoEuskadi2020ko arduradunek, iritziak, kontribuzioak, ideiak, hausnarketak... jasoko dituzte Donostia, Bilbao, Gasteiz eta Barakaldoko kaletan. Kontribuziorik egin nahi duen edonork egin ahal izango du eta, modu horretan, partehartzeagatik zozketatuko diren sariren bat lortzeko aukera izango du.

Topagune mugikorretan Nazio Batuek antolatutako Gailurrean eztabaidatuko diren gaien berri emateaz gain, parte hartu nahi dutenen iritziak jasoko dituzte eta horiek ecoeuskadiko web orrian ikusi ahal izango dituzte. Topagune horiek guztiz identifikagarriak izango dira Batukada talde batez lagundurik egongo baitira. Ikuskizun horrek, gainera, parte hartzeagatik lortu daitekeen sari nagusienarekin zerikusi handia du, 2 lagunentzako Rio de Janeirorako astebeterako bidai bat zozketatuko baita.

Rio de Janeirorako bidaiaz gain, EcoEuskadi2020k sari ugari banatuko ditu asteburu honetan parte hartzen eta sare sozialen eta EcoEuskadi2020.net web orrian euren kontribuzioak egiten dituztenen artean. Euskadik Rio+20rako Euskadik eramango duen estrategiarako Iritziak emateko azken eguna ekainaren 4a da.

Hirietako topaguneak hiri hauetan eta ordu hauetan aurkituko dituzue:

Donostia: Larunbata, maiatzak 26 goizeko 11:00tik 14:00tara
Bilbao: Larunbata, maiatzak 26 goizeko 11:00tik 20:00tara
Vitoria-Gasteiz: Igandea, maiatzak 27, 11:00tik 14:00tara
Barakaldo: Larunbata, ekainak 2, 11:00tik 14:00tara

 

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.