Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 28 2

Bernabé Undak BECen hasiera eman dio Makina-tresnaren inguruko bienalari

Sailburuaren ustez, “ezinbestekoa da ekoizleen indarrak eta interesak bateratzea”

Makina-tresnaren arloko ekoizle, inportatzaile, banatzaile eta erosle nagusiak gaurtik ekainaren 2ra urteko industria-topaketarik garrantzitsuenean elkartuko dira. Guztira 25 herrialdetako 1.171 markak (horien %46 atzerritarrak) beren makineriarik aurreratuena eta ekoizpen-prozesuetako azken irtenbideak erakutsiko dituzte Bilbao Exhibition Centre-ra bost kontinenteetako bisitariak erakarriko dituen ekitaldi honetan. Gaur goizean topaketari hasiera eman dion ekitaldian izan da, besteak beste, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua. Bernabé Undaren hitzetan, “Makina-tresnaren Bienala energiaren arloko lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren jatorria da”

Astebetez, Bilbao Exhibition Centre makina-tresnaren berrikuntzaren erreferentziazko gune bihurtuko da, behar guztietara egokitutako puntako teknologiekin, kalitate altuko ekipoekin eta “giltza eskuan” produktuekin.

Berrikuntza sektoreko lehiakortasunaren adierazle nagusietako bat da, eta, gainera, gaur egun, iraunkortasunean, dibertsifikazioan eta malgutasunean oinarritzen da, bereiztea lortzeko elementu gisa.

Makina-tresnaren Bienala Eusko Jaurlaritzaren menpeko Industria Sustapenerako eta Birmoldaketarako Bulegoen sarearen (SPRI) eta Bilbao Exhibition Centre-k atzerrian dituen agenteen lan koordinatuari esker gauzatu da, Espainiako atzerriko Merkataritza Ganberen lankidetzarekin.

Berri honen iruzkinen RSSa

2 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Bernabé Unda inaugura en el BEC la Bienal de la Máquina-Herramienta. http://t.co/P9AjIaGI

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Bernabé Unda inaugura en el BEC la Bienal de la Máquina-Herramienta. http://t.co/zi5IgCmU

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

  • Thumb_65_bernabe_unda
    Bernabé Unda Ex-Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.