Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Maiatzak 29 0

BIALen Produkzio eta Ikerkuntza Unitate berria inauguratu du Zamudion Asturiaseko Printzeak

Beste agintari batzuen artean, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburua izan du lagun Printzeak  bisitan zehar

BIALek 12 milioi euro inbertitu ditu azpiegituretan eta beste 28 milioi gehiago inbertitzea aurreikusi du. Txertoak eta diagnosi bitartekariak merkaturatzeko eta garatzeko talde nagusienen artean kokatuko da Portugalgo laborategia. Asturiaseko Printzeak BIALen planta berria inauguratu du gaur Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, Zamudion.  Portugal eta Espainiako agintariek hartu dute parte ekitaldian.

276 kolaboratzaile dituen Bilboko Bikaintasun Zentroak BIAL Espainiaren giza baliabideen %28 biltzen ditu eta immunoterapia sailak taldeko fakturazioaren %10 eragiten du

Zamudion BIALek dituen instalakuntzek 4.200 m2 hartzen dituzte eta 250.000 txerto eta diagnosi bitartekari ekoizten dira bertan.  Honez gain, urtero 2 milioi txerto ekoizteko ahalmena du planta horrek.

Bioteknologia prozesuetan oinarritzen da BIALen planta berria, horri esker, alergien kontrako txerto pertsonalizatuak ikertu eta ekoiztu ahal izango dira.

Portugalgo laborategiak  12 milioi euro inbertitu ditu planta berria eraikitzeko. Halaber, konpainiak jada indarrean dituen alergien aurkako produktu eta diagnosi bitartekoez gain, BIALek beste 28 milioi euro gehiago inbertitzea aurreikusi du.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_bernabe_unda
    Bernabé Unda Ex-Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.