Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 01 0

Pilar Unzaluk NPK malgua eskatu du euskal sektorearen eskarietara egokitzeko

Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak NPKren erreformari buruz Europan izaten ari diren negoziazioen berri eman eta sektoreak prozesu horren gainean duen iritzia ezagutzeko asmoarekin Eusko Jaurlaritzak antolatu duen jardunaldi irekian parte hartu du, euskal nekazaritzaren sektorearekin batera.

Jardunaldi horretan, Pilar Unzalu sailburuak defendatu egin du erreformak Politika Komun "indartsua" diseinatu behar duela, baina, esan duenez, politika komun horrek beti "irizpide malguak izan behar ditu eta euskal nekazarien errealitatera eta premietara egokituta egon behar da".  

NPK, jakina, oso esparru garrantzitsua da laguntza ekonomikoei begira, eta partekatu beharreko joko arau jakin batzuk finkatzen ditu. "Guk NPK indartsu bat defendatzen dugu, baina malgua ere bai, eskualdeka erantzuteko gaitasunarekin, gure sektoreak Euskadin dituen eskakizun bereziei erantzun ahal izateko", azpimarratu du Pilar Unzaluk.

Sailburuak zera gaineratu du: "nola ez, sektore osoarekin ados nago eta, NPK funtsezkoa izateaz gain, hala da eta, ezin dugu ahaztu nekazaritzako elikagaien katean posizionamendu egokia izateak eta lehiakorrak izateak, horrek denak emango digula benetako balio erantsia, eta horrek denak bermatuko digula epe luzera iraunkorrak izatea".

Saioan baieztatu denez, NPKren erreforma, halaber, hainbat zalantza pizten ari da eta Eusko Jaurlaritza eta sektorea bera kezkatuta daude zalantza horiekin.  Errezelorik handiena eragiten ari direnak erreformarako dirurik ez egotea eta aurreikusitako datarako (2014ko urtarrilaren 1a) aplikatu ezin izatea dira, bai eta nekazari aktiboaren definizioa bera, eta hektarea aukeragarrien eta merkatuko neurrien zehaztasun falta ere, erreformak ez duela administrazio prozedurak erraztea ekarriko jakiteaz aparte.

Jardunaldia, Pilar Unzaluren menpe dagoen Sailak bultzatu dituen ekintzen sortako bat da, nekazaritzaren sektorearekin batera erreforma prozesu hau aztertu eta Europan negoziatzeko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari helaraziko zaion EAEaren posizionamendu bateratua konfiguratzeko asmoarekin .

Jardunaldi horietako lehena 2009ko azaroan egin zen, "NPK 2013az harantzago" izenburua zuela; ondoren, 2011ko otsailean, beste bat antolatu zen, Batzordeak gai honen gainean zuen iritzia bidalitako jakinarazpena aztertzeko; eta Batzordeak 2011ko urrian proposamenak aurkeztu ondoren, abenduaren 22an, beste saio  bat egin zen Arkautin, HAZIrekin elkarlanean.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_pilar_unzalu
    Pilar Unzalu Ex-Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.