Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 02 0

Lozak uste du EPPKren komunikatuak "etsigarria" izan behar duela une historiko bat iragarria zutenentzat

 

Eusko Jaurlaritzako Bizikidetasunerako ordezkariak ez du “inongo berritasunik” ikusi presoen kolektiboaren adierazpenean, eta amnistia "ezinezkoa dela" berretsi du

ETAko presoen kolektiboak, EPPK-k, eman duen komunikatua “etsigarria” da Bizikidetasunerako ordezkari Jesús Lozaren ustez, eta bereziki etsigarria "inongo berritasunik ekarri ez duen” agiri honen argitaratzea "une historiko” bat izango zela iragarria zutenentzat. “Ezker abertzaleari, Amaiurri eta Bilduri, galdetu beharko litzaieke ea zer iruditzen zaien lehengoaren aldean inongo berritasunik ekarri ez duen komunikatu hau", esan du. Lozak uste du presoak “engainatzen ari direla, zeren eta amnistia ezinezkoa baita”, eta ezker abertzaleari erreklamatu dio ETAko presoei legea betetzeko eska diezaiela, birgizarteratzeko bidea egiten hasi nahi badute.

 

 

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Jesús Loza

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.