Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 07 0

Bengoaren hitzetan, "Osakidetzaren kontuak Espainiako garbienetakoak dira, eta ez du inolako ordainagiri atzeraturik"

Osasun eta Kontsumo sailburuak, Rafael Bengoak, gaur goizean hasiera eman die Bilbo Eskualdeko VIII. Prestakuntza Jardunaldiei. EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan egin dira. Bere esku-hartzean adierazi duenez, “Euskadin hazkuntza Espainiako gainerako eremuetakoa baino hobea izango da, baina luxu handirik gabeko hamarkada bat da, eta testuinguru horretan egin behar da lan”. Bengoak esan du, era berean, “datozen urteotan osasunaren eskaera %100 areagotuko dela”.

Jardunaldien inaugurazioaren ostean, Alex Kalache hizlari brasildarrak hartu du hitza. Bizitza-zikloaren eboluzioaren arloko aditu eta Zahartzerako Politiken Nazioarteko Zentroko zuzendariak ‘Zahartze kultura: elkartasun kultura’ izenburuko hitzaldi bikaina eman du.

Ondoren, jardunaldien Kartel Lehiaketako saria entregatu da. Goizean zehar bi mahai-inguru egin dira: 'Gaixotasun zahar berriak' eta ‘BAZ da guztiaren errudun? Ez. Egoera berriei aurre egiteko estrategiak', hain zuzen.

Arratsaldean 'Osasun parte-hartzailea eta gizarte aktiboa’ izenburuko hitzaldia eskainiko da, eta, ondoren, Bilbo Eskualdeko VIII. Prestakuntza Jardunaldiei amaiera emango zaie.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Rafael Bengoa

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.