
Celaá: “Euskampus une honetan gehien behar dugun arloan da indartsua: ezagutzaren transferentzian “.
Hezkuntza sailburuak azaltzen duenez, euskal ikertzaileek sortutako ezagutza ekoizpen-sistemara “errekorrezko denboran “ transferitzea exijitzen du gaurko egoera ekonomikoak.
Euskampusek, EHUren bikaintasun-campuseko proiektuak, eragile zientifiko eta teknologikoen eta euskal enpresen arteko lankidetza eta guztien arteko ezagutzaren transferentzia ditu zutabe nagusiak.
Eusko Jaurlaritzak, berriztapen-fondoaren bidez, hartu du Euskampus proiektuaren zenbait programa bost miloi gehigarrirekin finantzatzeko erabakia. Finantziazio hori 2011-2014ko Unibertsitate Planean jasotakoari gehitzen zaio.
Deskargak
- Audioak (2)
- Bideoak (2)
- Argazkiak
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Isabel Celaá


Berri honen iruzkinen RSSa