Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 12 3

Motibazio politikoko biktimen dekretua onartu da

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak 2011ko martxoaren 31n onartu zuen motibazio politikoko indarkeria-garaian, giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimei buruzko ez legezko proposamena. Aipatutako proposamen horretan, biktimok aintzat hartzea eta beren sufrimendua arintzeko neurriak eta ekintzak abiarazteko eskatu zion Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.

Dekretua onetsita, Eusko Jaurlaritzak hauxe adierazten du: Biktima haiek sufritutako injustizia aitortzen duela, orain arte erakundeek ahaztuta eduki dituztela, eta badela garaia hori aldatzeko eta sufrimendu hori goxatzen lagundu nahi duela gogoz, horretarako jarri dituen aringarrien bidez.


Biktima hauen eskubideak larri urratu ziren, zigor-ordainik gabe eta propio, asmo politikoz, 1960. eta 1978. urteen artean, gure Konstituzioa onartu aurreko demokrazia-aurreko garaian.

Gobernuaren bozeramaileak esan duenez, "urte hauetan guztietan jasan duten isiltasunak, beren sufrimendua okertu ez ezik, erakunde publikoetan konfiantza galtzea eragin die, baina ez soilik biktimei, baita beren senitarteko eta gainerako kaltetuei ere. Horregatik da beharrezkoa eta presazkoa konfiantza hori lehenbailehen lehengoratzea".

Dekretu honek ofizialki aintzatesten ditu biktima haiek eta jasanarazi zitzaien bidegabekeria, eta sekulako garrantzia du horrek, gertakari haietako askotan Estatuaren agenteak izan baitziren zuzenean tarteko. Dekretu honetatik kanpo utzi ditugu, espresuki, ekintza biolentoak egiten ari zirela min hartutakoak edo hildakoak, bai eta heriotza edo lesioak ekintza biolento horiek saihesten edo ebitatzen ari zirenean jasan zituztenak ere.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.06.12)

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-06-12n hartutako erabakiak

Berri honen iruzkinen RSSa

3 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Luz verde al decreto de reparacion a las víctimas de violencia de motivación política . http://t.co/eu4V7302

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    GobVasco da luz verde al decreto de reparación a víctimas de violencia de motivación política http://t.co/50iKrjqY https://t.co/pXyhn1zZ

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Motibazio politikoko biktimak errekonozitzeko dekretua onartu du gobernuak. 2007an hasi zen ibilbidea Legebiltzarrean. http://t.co/gYghx6zT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_idoia_mendia
    Idoia Mendia Ex-Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua
  • Thumb_65_idoia_mendia
    Idoia Mendia Ex-Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua

Beste gonbidatu batzuk

  • Idoia Mendia

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.