Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 18 0

“Euskadi erreferente bat da datu espazialen azpiegituraren arloan"

Informazio geografikoa beti izan da erabiltzeko zaila eta ekoizteko garestia, eta arazoak eman izan ditu erabiltzeko, formatu ugarien, zabalkunde-politiken, teknologia jabeen eta informazio-bolumenaren ondorioz.

GIS korporatiboaren proiektuarekin jarraitzeko, Eusko Jaurlaritzak, beste administrazio askok bezala, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura (Euskadiko DEA) abiarazi du, honako helburu hauekin: informazio geografikoaren ekoizpena koordinatzea, berrerabilera sustatzea eta datu geografikoak erraz eta modu eraginkorrean eskuratuko direla bermatzea.

Jardunaldi teknikoan, Euskadiko DEAren helburuak jakinarazi dira, eta gaur egun erabilgarri dauden zerbitzu eta tresnak ere azaldu dira. Halaber, DEAk eskaintzen dituen zerbitzuak eta informazio geografikoa ustiatzeko zenbait erabilera zehatz ere azaldu dira.

“Euskadi arloko erreferentetzat jo daiteke, eta baliabide gutxirekin, ez baitauzkagu 200 pertsona Katalunian bezala. Emaitza ikaragarriak ari gara lortzen”, azaldu du jardunaldia bukatu ondoren Lurralde Antolamendurako zuzendariak, Alfonso Sanz Araujok.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Beste gonbidatu batzuk

  • Iñaki Atxukarro Arruabarrena Lurralde Plangintzaren eta Uren Sailburuordea, eta Alfonso Sanz Araujo Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.