Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 13 9

3.000 familia-mediku baino gehiago Oinarrizko Arretari buruz eztabaidatzen arituko dira Bilbon aste honetan

Bilboko Euskalduna Jauregian, gaurtik datorren ostiralera arte, Espainiako Familia eta Komunitate Medikuntzaren Sozietatearen XXXII. Biltzarra (semFYC) egingo da. Aurten, ‘Igo zaitez’ lelopean, jardunaldiak gaixo kronikoen arreta, frogetan oinarritutako medikuntza eta teknologia berriek medikuaren eta gaixoaren arteko harremanean duten papera izango ditu ardatz gisa. Gaur goizean, topaketa aurkezteko prentsaurrekoa egin da, eta bertan izan dira arloko bost pertsonaia garrantzitsu.

Susana Martín Antolamendu Batzordearen buruak hitz egin du lehenbizi. Ondoren, Espainiako Familia eta Komunitate Medikuntzaren Sozietatearen (semFYC) burua, Josep Basora; Euskadiko Familia eta Komunitate Medikuntzaren Sozietatearen (Osatzen) presidentea, Rafael Gracia; Batzorde Zientifikoaren burua, Rafael Rotaeche; eta Rochester-eko Mayo Klinikako endokrinologoa, Víctor M. Montori, mintzatu dira.

Datozen egunetan eztabaidatuko diren gaietako bat informazioaren eta komunikazioaren teknologiena (IKT) izango da. Rafael Rotaeche doktorearen hitzetan, “ezagutza baliabide berri horien bitartez kudeatzea funtsezkoa da familia medikuntzan aritzeko IKTek aukera berriak ematen dituzte medikuaren eta gaixoaren arteko komunikaziorako, baita herritarren osasun-arazoen aurreko osasun-arretarako ere; baina, osasunaren munduan sartzen den edozein berrikuntza bezala, zorrotz ebaluatu behar da".

Gaur arratsaldean egingo da biltzarrari hasiera emango dion hitzaldia, eta, bertan, Víctor M. Montorik ‘ahal bezain eragozpen gutxi eragiten duen medikuntza' izango du hizpide.

Berri honen iruzkinen RSSa

9 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    impresionante ver a Josep Basora atender una urgencia de un periodista en medio de la rueda de prensa. minuto 30 aproximadamente. Eso es un medico de familia. Felicidades con envidia desde Madrid.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Impresionante rueda de prensa. un periodista se atraganta en el minuto 30 aproxim y es atendida por nuestro presidente http://t.co/dO32HuTm

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/dO32HuTm

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @ialcorta: La rueda de prensa de presentación del XXXII Congreso semFYC 2012 #BIsemfyc http://t.co/eqgyRftU ¡Gracias Irekia!

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @ialcorta: La rueda de prensa de presentación del XXXII Congreso semFYC 2012 #BIsemfyc http://t.co/eqgyRftU ¡Gracias Irekia!

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @ialcorta: Ya puedes ver la rueda de prensa del XXXII Congreso semFYC #BIsemfyc http://t.co/eqgyRftU gracias a Irekia

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    La rueda de prensa de presentación del XXXII Congreso semFYC 2012 #BIsemfyc http://t.co/eqgyRftU ¡Gracias Irekia!

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Ya puedes ver la rueda de prensa del XXXII Congreso semFYC #BIsemfyc http://t.co/eqgyRftU gracias a Irekia

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 3.000 médicos de familia debatirán esta semana en Bilbao sobre la Atención Primaria . http://t.co/AGYJLLIx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.