
Espainiako Familia eta Komunitate Medikuntzaren Sozietatearen XXXII. Biltzarreko (semFYC) bigarren jardunaldia egin da Euskaldunaren auditorioan
Espainiako Familia eta Komunitate Medikuntzaren Sozietatearen XXXII. Biltzarreko (semFYC) bigarren jardunaldia izan da gaur. Euskalduna Jauregiko Auditorioan gaiari buruzko hainbat hitzaldi egin dira.
Lehenengo eztabaidan, ‘Gaixo kronikoen kudeaketa eta Oinarrizko Arretaren aldagarritasuna: Babel dorrearen eraikuntza’ izenburukoan, Salvador Peiró Morenok jardun du moderatzaile gisa, eta Gabriel Sanfélix Gimeno, Enrique Bernal Delgado eta Felipe Aizpuru Barandiaran izan dira solaskideak.
Ondoren, 'PAPPS mahaia' izenekoan, Francisco Camarelles Guillem-ek, Alberto López García-Franco-k eta Albert Jovell Fernández-ek hitz egin dute, eta Amando Martín Zurro, PAPPSen Koordinazio Organismoaren presidentea, moderatzaile gisa aritu da.
Arratsaldean, ‘Gaixo onkologikoaren arreta konpartitua’ gaia jorratu da.


Berri honen iruzkinen RSSa