
Gizon bat zauritua gertatu da tranbia unitate bat igarotzen zen unean tranbiaren bidera sartu ondoren
Goizeko 9:00etan gutxi gorabehera, Gasteizen gizon bat zauritua gertatu da tranbia unitate bat igarotzen zen unean tranbiaren bidera sartu ondoren.
Istripua Becerro Bengoa eta Prado kaleen bidegurutzean gertatu da zehatz-mehatz, Parlamento geralekutik hurbil.
Oinezkoa tranbiaren bidera bizkor sartu da eta ez da konturatu tranbia iristekotan zegoela, beraz Unitatearen gidariak ezin izan du talka ekidin. Hori dela eta, oinezkoa zauritua gertatu da eta anbulantzian eraman dute ospitale batera.
Istripua gertatu den unean, tranbiaren seinaleztapenak tarte horretatik Unitatea zirkulatu ahal zuela baimentzen zuen.
Unitateak bere ibilbidea Ibaiondo hasi zuen, Angulema noranzkoan.
EuskoTrenek gogorarazten du tranbiaren bidetik eta geralekutik hurbil oso garrantzitsua dela jarrera zuhurrak izatea eta astiro ibiltzea, begiratu tranbia unitaterik ez datorrela eta bidea gurutzatzeko erabili oinezkoentzako zebra-bideak eta semaforoak.


Berri honen iruzkinen RSSa