
Lehendakariaren ustez, "Gipuzkoa modernizatzeko saltoak errezten ari gara"
Altza, behin betiko Donostialdeko Metro sarearen parte izatetik hurbilago dago, Herrera-Altza zatiaren lehen harria jarri ondoren. Ekitaldian Patxi López Lehendakariak hartu du parte. Lehendakariak aurreratu duenez, aurreikusiriko epeak betetzen badira, Altza 2015ean igoko da metrora.
Ekitaldian Iñaki Arriolak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuak ere hartu du parte, eta Larratxoko pasealekuko biribilgunean burutu da, Altzako anbulatorioaren aurrean. Izan ere, inguru horietan egongo da metroak bertan izango duen geltokira sartzeko ahoetako bat.
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako hiriburuko auzo jendetsu horretako biztanleen aspaldiko eskariari erantzun dio. Hau da, hiriburuaren erdialdearekin eta Gipuzkoako beste eskualde batzuekin tren bidezko lotura izatea.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak Altzarekin eta bertako biztanleekin duen konprmisoa ez da obra horien hasierarekin eta burutzapenarekin amituko. Izan ere, denbora gutxi barru, Altza-Pasai Antxo-Galtzaraborda zatiaren eraikuntza proiektuaren lizitaziorako izapideak hasiko dira. Zati horrek ekialderantz luzatuko du saihesbide berria.
Deskargak
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakari, Iñaki Arriola










Berri honen iruzkinen RSSa