berria
·
Lehendakariak esan du Ramón Rubial Sarien irabazleak “bizitza-ereduak” direla
Patxi Lópezek gaur arratsaldean Alhondigako Atrio Zentralean VI. Ramón Rubial Sariak entregatzeko ekitaldia zuzendu du hainbat sailbururekin batera, hala nola, Idoia Mendiarekin, Rodolfo Aresekin eta Iñaki Arriolarekin. “Desberdinak diren baina eskubide eta aukera berak dituzten pertsonaz osatutako herrialde bat nahi dugu. Eta guztion artean eraiki nahi dugu, ez batzuk besteen kontra”, esan du lehendakariak.
Aurtengo sei sarituak Lantegi Batuak, CREA (Baliabide Afrikanisten Zentroa), Bilbao Basket, Alberto Iglesias, Gesto por la Paz eta Norvegiako Gazte Laboristak izan dira.
Lantegi Batuaken sariarekin “errugabeenak ikusgai jarri nahi izan dira, okerreko tokian jaio direla-eta harriturik bizi diren pertsonak, hain zuzen”, esan du lehendakariak. Baliabide Afrikanisten Zentroari dagokionez azpimarratu du “ez ahazteko ohartarazpen bat egin nahi dela”.
Kirolaren esparruan, Bilbao Basket saskibaloi-taldea aukeratu da “ahaleginaren, taldeko lankidetzaren, konstantziaren eta kirolaren arloko jardunbide onaren esanahia azpimarratzeko”. Alberto Iglesias konpositore donostiarrak kultura-saria lortu du “lan isila eta bakarkako sormena” aintzatesteko.
Lehendakariak “beste bi sariei arreta berezia eskainiz” bukatu du bere hitzaldia. Patxi Lópezek ziurtatu du Gesto por la Paz “erreferente etiko bat izan dela herritarrentzat, duintasun moralaren eredu bat hainbeste kontzientzia itxi eta lokarturen aurrean. Hori dela eta, sari honekin egin nahi dizuegun omenaldiarekin, erantzukizun pertsonalaren, indibidualaren eta kontzientziarenaren garrantzia azpimarratu nahi dugu”.
Norvegiako Gazte Laboristei dagokienez, lehendakariak Utoyako uhartean duela urtebete inguru hil ziren 69 pertsonak gogoratu ditu: “Beren ideiak ezingo dira sekula irten uharte horretatik. Beren oroitzapena beren hilketaren arrazoia kontatuko duen murmurio etengabe bat izango da".
Deskargak
- 2012_06_18_lehen_rubial_021...
- 2012_06_18_lehen_rubial_024...
- 2012_06_18_lehen_rubial_033...
- 2012_06_18_lehen_rubial_060...
- 2012_06_18_lehen_rubial_064...
- 2012_06_18_lehen_rubial_068...
- 2012_06_18_lehen_rubial_109...
- 2012_06_18_lehen_rubial_129...
- 2012_06_18_lehen_rubial_152...
- 2012_06_18_lehen_rubial_167...
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakari, Idoia Mendia, Rodolfo Ares, Iñaki Arriola











Berri honen iruzkinen RSSa